Categorías: albisteak-berriak

Erakundeak udan trafikoa eta mugikortasuna koordinatzeko dispositiboa prestatzen hasi dira

Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak eta Irungo eta Hondarribiko Udalek gaur goizean egin dute Biriatu ingururako u trafiko eta mugikortasuneko udako dispositiboa koordinatzeko lehen bilera; azken urteotan erakundeen arteko lankidetzari jarraipena ematen diona eta trafiko operatibo eraginkor bat antolatzea ahalbidetu duena. Iaz koordinazio mahaiak martxan jarritako neurriek emaitza onak lortu ostean, inplikatutako erakundeek dispositiboari eutsiko diote, auto-ilarak eta blokeo puntualak saihesteko, eta datozen operazioei begira neurri berriak aztertzen ari dira.

Maria Ubarretxena, Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu duenez, udako trafiko pilaketei begira berrekin dio mahaiak. Une honetan, azaldu duenez, erakundeek «erantzunik onena koordinatu nahi dute, auto-ilarak saihesteko. Horretarako, Aldundiak prest ditu bere baliabideak, bai materialak, bai pertsonalak, eta aurten ere errekurtsoak handituko ditu». «Operazioaren arrakastaren gakoetako bat inplikatutako erakundeen arteko lankidetza izan da», gaineratu du diputatuak.

Bestalde, Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak berretsi du Jaurlaritza lanean jarraitzeko prest dagoela, trafikoaren kudeaketan inplikatutako gainerako erakunde eta eragileekin koordinatuta. Era berean, Olabarrik adierazi duenez: «Erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa da udako Itzulera Operazioak dakarren erronkari aurre egiteko, zehazki, Biriatuko ordainlekutik eta Bidasoaldea eskualdetik igarotzean. Era berean, errealitate horri modu bateratuan eta prebentzio-neurriekin aurre egiteak duen garrantzia azpimarratzea, eraginkortasun handiagoko konponbideak emateko».

            Irungo Udalak, bere aldetik, aparteko operatibo bat jarriko du martxan iaz bezala, izan ere, “horrek funtzionatu eta balio izan zuen Europako iparralderantz doazen ibilgailuak autobidetik edo saihesbidetik joateko, Irunen sartu gabe”. Cristina Laborda, Irungo alkateak azaldutakoaren arabera,  «gakoa udaltzainen dispositiboa izango da, hiriko sarreren gune estrategikoetan jarriko dena, trafikoa zuzentzeko, Irungo helmuga duten tokiko ibilgailuei lehentasuna emanez».

Hala, alkateak, duela egun batzuk iragarri zuen bezala, bilera hori aprobetxatu nahi izan du ofizialki eskatzeko «lankidetzarako mahai iraunkor bat martxan jartzea, protokolo batzuk ezartzeko, neurri eraginkorrak hartzeko. Tresna horrek hiria eta bere ingurua gerta daitezkeen egoera ezberdinekin blokeatu ez daitezen lagunduko du. Labordak azpimarratu du irtenbide integralak eta protokolo zehatzak behar direla, izan ere, «ez da soilik udako irteera eta itzulera operazioak, egiaztatuta dago egoera horiek gero eta maizago gertatzen direla eta arazoari errotik aurre egin behar zaiola”.

Hondarribiko alkate Igor Enparanek erantsi duenez, aurten kontutan hartu behar da Joku Olinpikoen aldagaia eta ”horrek eragin handiagoa izango du udako trafikoetan”. Maila teknikoan, eskatu du koordinazio operatiba bat montatzea udaran egon daitezken trafiko arazoei aurre egiteko. “Ertzaintza, eta Irungo zein Hondarribiko Udaltzaingoarekin, modu koordinatuan hartu behar diren neurriak elkarrekin lantzeko, eraginkorra izango delakoan. Erakundeen arteko lankidetza oso garrantzitsua iruditzen zaigu etor daitezken arazoei aurre egiteko”.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte banku-txartel bat lapurtu eta hainbat establezimendutan erabiltzeagatik

Atzo arratsaldean, ertzainek 27 urteko gazte bat atxilotu zuten Gipuzkoako hiriburuan, turista bati telefono mugikor…

20 horas hace

Detenida en Hernani por intento de homicidio tras agredir con un arma blanca a un vecino

24_0521 Detenida en Hernani por intento de homicidio tras agredir con un arma blanca a…

2 días hace

Bi atxilotu Irunen, etxebizitza batean lapurtzeagatik

24_0520 Bi atxilotu Irunen, etxebizitza batean lapurtzeagatik Bi atxilotu Irunen, etxebizitza batean lapurtzeagatik Servicio de…

3 días hace

JAZ-Zubiaurre celebra su centenario fabricando y comercializando cepillos metálicos que exporta a más de 65 países

JAZ-Zubiaurre es una de las firmas centenarias y familiares que lejos de acomodarse en el…

3 días hace

2024ko Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik

Interesdunek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete irailaren 23tik aurrera Hemeretzigarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak…

3 días hace

“Txispas eta Udaltzaingoa” erakusketa ireki da

Udaltzaingoaren 175.urteurrena dela-eta antolatu da eta azaroaren 20 arte ikusi ahal izango da Okendo Kultur…

3 días hace