24_0363 Mundakako etxebizitzetan eta dendetan izandako sei lapurreten ustezko egilea ikertu dute
Mundakako etxebizitzetan eta dendetan izandako sei lapurreten ustezko egilea ikertu dute
Servicio de prensa
2024-06-21
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio 41 urteko gizon bati, ikertu gisa, Mundakako etxebizitzetan eta hainbat establezimendutan gutxienez sei lapurreta egin dituelakoan. Oraingoz, ikerketa zabalik dago, antzeko beste delitu-ekintza batzuetan parte hartu duen zehazteko.
Aurtengo otsailean, hainbat lapurreta izan ziren Mundakan (Bizkaia), etxebizitzetan eta bestelako establezimenduetan. Gertakari horien ondorioz, Gernikako ertzain-etxeak ikerketa bat abiarazi zuen, ustezko egilea nor zen jakiteko.
Egindako ikerketen ondorioz, 41 urteko gizon bat identifikatu zuten susmagarri nagusi gisa, eta, azkenean, salatutako 6 lapurretatan gutxienez parte hartu zuela baieztatu ahal izan zuten.
Egoera horren aurrean, haren aurkako eginbideak ireki dira, lapurreta horien egile gisa ikertua izan den aldetik, eta, oraingoz, ikerketak irekita jarraitzen du, herri berean erregistratutako antzeko beste delitu-ekintza batzuetan parte hartu duen jakiteko.