Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek pertsona bat erreskatatu dute Zumaiako Flysch inguruan harrapatuta


24_0365 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek pertsona bat erreskatatu dute Zumaiako Flysch inguruan harrapatuta

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek pertsona bat erreskatatu dute Zumaiako Flysch inguruan harrapatuta

Servicio de prensa

2024-06-22

Ertzaintzaren helikoptero batek emakume bat erreskatatu du gaur, larunbata, arratsaldean, Zumaian, marea igotzean haitz artean blokeatuta geratu ostean. Antza denez, Flyschen ibilbidea egiten ari zen.

Arratsaldeko laurak eta hamar aldera, herritar batek Sos Deiak 112 zerbitzura deitu du, Zumaiako Flyschen ibilbidean pertsona bat laguntza eske zebilela ohartarazteko. Emandako datuen arabera, «Algorriko muturra» arroka-eremuan itsasgoraren ondorioz bertatik irten ezinik zegoen emakume bat zen.

Informazio horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek larrialdietako hainbat baliabide bidali dituzte bertara, besteak beste, Itsasoko Gurutze Gorria, suhiltzaileak eta Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak. Azkenik, eta emakumea zegoen egoeran ikusita, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideak zeramatzan helikoptero batek handik atera du emakumea, eta inguruko eremu seguru batera eraman dute. Anbulantzia bateko osasun-zerbitzuek artatu dute, eta Donostia Ospitalera eraman dute.