Ertzainek gizon bat atxilotu dute goizaldean Erandion giza hilketaren saiakuntza-delitua leporatuta, bere autoarekin motozikleta baten gidaria jotzeagatik eta nahita egin duela aitortzeagatik.
Gaur, asteazkena, goizaldeko hamabiak aldera, errepideak zaintzeko lanetan ari zen Ertzaintzaren Trafiko Unitateko patruila batek ikusi du Erandioko errepide batean zihoan auto bat aurretik zuen motorretik oso gertu zegoela. Une horretan, bi ibilgailuek bihurgune bat hartu dute, eta patruilaren ikuseremutik desagertu dira.
Jarraian, agenteek zarata handia entzun dute, eta ibilgailuek hartutako norabidean joan dira eta bi ibilgailuek talka egin dutela ikusi dute. Motor-gidaria lurrean etzanda ikusi dute, motozikletaren ondoan, eta handik metro batzuetara gidaria autotik aterata.
Agenteak autoaren gidariarengana hurbildu dira, eta honek aitortu die motozikleta nahita jo duela. Hori dela eta, giza hilketaren saiakuntza-delitua leporatuta atxilotu dute.
Motor-gidaria anbulantzian eraman dute osasun-zentro batera, eta atxilotua, 35 urtekoa, Erandioko Ertzain-etxera eraman dute, eta bertan polizia-eginbideak bete ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarri dute.
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…
La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…
El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…
El Plan de Acción del Ayuntamiento cuenta con tres Programas que se ponen ahora en…