Emakunde eta EUDEL -Euskadiko Udalen Elkartea EAEko udaletako alkate eta zinegotziekin bildu dira gaur, udan jai-guneetan eraso sexisten prebentzioa bultzatzeko. Topaketan, aurrez aurre eta online, 53 udalerrik hartu dute parte (9 Arabakoak, 32 Bizkaikoak eta 12 Gipuzkoakoak).
Topaketaren helburua informazioa eta aholkularitza eskaintzea izan da, eta, horrez gain, «Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko gida» bezalako materiala badagoela gogoraraztea. Aldi berean, Mungiako, Azpeitiko eta Arabako Lautadako Kuadrillako prebentzio-ekintzei buruzko hiru jardunbide egoki partekatu dira. Mungiako esperientziari dagokionez, Euskadi mailan lehenetariko udala izan zen jaietan sexu erasoen prebentziorako protokoloak lantzen, eta urte hauetako ibilbideaz aritu dira. Azpetiaren kasuan, nabarmendu dute herriko eragile ezberdinekin, eta batez ere emakumeekin eta neska gazteekin burutu dituzten prozesu partehartzaileak. Eta Lautadako kasuan, udal ezberdinen arteko koordinazioa nola landu duten azaldu dute.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak udalak zoriondu ditu jaietako erasoen prebentzioan gero eta inplikazio handiagoa dutelako, eta azaldu du gaurko topaketa udalek urte osoan egiten duten lanaren ondorioa dela. Elgarrestaren hitzetan, «gaur beste behin ere jai-guneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa agertzen dugu. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela beti kontuan izatea nahi dugu «.
Bestalde, Nati López de Munain EUDELeko ordezkariak gogorarazi duenez, «EAEko udalek konpromiso sendoa dugu jaiak berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gune bihurtzeko. Gure lana da erne egotea eta sexu-erasoen aurrean edo sexu-indarkeriaren edozein adierazpenen aurrean ‘zero tolerantzia’ jarrera agertzea, hainbat eragileren lankidetza oinarri hartuta”.
Emakundek, urtero bezala, hainbat material bidali ditu udaletara, erasoen aurkako irudi bateratua emateko eta sentsibilizazio-ekintzak errazteko. Hala, Emakundek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien eta EUDELen babesarekin sustatzen duen Beldur Barik programaren esparruan, honako baliabide hauek jarri ditu udalen eskura:
• «Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko gida»
• Gazteentzako informazio-liburuxka bat: «Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak»
• Erasorik gabeko jaien aldeko kartel bat.
• Sareetan erabiltzeko spot bat
Emakundek, halaber, kanpaina bat jarri du abian uztailean eta abuztuan EITBko irratietan prebentzioa sustatzeko.
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…
La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…
El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…
El Plan de Acción del Ayuntamiento cuenta con tres Programas que se ponen ahora en…