Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu aseguru-etxeari iruzur egiteko euren enpresan lapurretak simulatzeagatik

Ertzaintzak 32 urteko gizon bat eta 49 urteko emakume bat atxilotu ditu Barakaldon, iruzur jarraituaren ustezko delitu batengatik ikertu ondoren. Bi atxilotuek hiru salaketa jarri zituzten euren enpresako bi merkataritza-establezimendutan gezurrezko lapurretak simulatuz, aseguru-etxeari berrehun mila eurotik gorako kalte-ordaina eskatzeko.

Ertzaintzak bi pertsona, gizon bat eta emakume bat, atxilotu zituen atzo, osteguna, Barakaldon, iruzur jarraituaren ustezko delitua leporatuta.  Bi akusatuek hiru lapurreta simulatu zituzten euren enpresako bi lokaletan, aseguru-etxetik 200.000 eurotik gorako kalte-ordaina kobratzen saiatzeko. Bi atxilotuek, 32 urteko gizon batek eta 49 urteko emakume batek, legez kontrako onura ekonomikoa lortzeko asmoz, guztira hiru salaketa jarri zituzten Ertzaintzan, Basauriko eta Portugaleteko bi merkataritza-establezimendutan indarra erabiliz egindako lapurretengatik, aseguru-etxeari erreklamazio ekonomikoak egiteko lapurtutako ekipamenduengatik.

Lapurreten simulazioen helburua zen aseguru-etxetik zegokion kalte-ordaina, 200.000 eurotik gorakoa, kobratzea lapurtutako objektuengatik eta egindako kalteengatik.

Era horretako salaketen simulazioak hainbat helburu izaten ditu, eta ohikoena aseguru-etxeari iruzur egitea da, berez egin ez diren gezurrezko lapurretak simulatuz.

Ikerketaren hasiera

Bi akusatuak atxilotuta amaitu den ikerketa joan den martxoan hasi zen, Basauriko merkataritza-establezimendu batean indarra erabiliz egindako ustezko lapurreta batengatik, Ibaizabalgo Ertzain-etxean atxilotutako gizon batek jarritako salaketaren ondoren.  

Ertzaintzako ikertzaileek egitateak ikertzean egindako hasierako kudeaketetan, delitu-simulazio bat egon zitekeela agerian jartzen zuten zantzuak hauteman zituzten.  Agenteek jakin zuten, salatutako egitateei dagokienez, aseguru-etxeari diru-kopuru handia erreklamatu zitzaiola lapurtutako ekipamenduengatik. Ertzaintzako unitate horrek berak beste salaketa bat ikertu zuen ez hain aspaldi, orain ustez lapurreta egin zuten merkataritza-establezimendu berean, eta antzeko ezaugarriak zituen kasu bat izan zitekeela susmatu zuen. Jarraian, egiaztatu zuen, aurreko bi salaketez gain, hirugarren salaketa bat ere jarri zutela 2023ko irailean, Portugaleteko saltoki batean egindako lapurretarengatik.  Salaketa hori Muskizeko Ertzain-etxeak instruitu zuen eta pertsona eta enpresa berberak zeuden tartean, eta eskema bera errepikatzen zen.  Agenteek lapurreten inguruabarrak egiaztatu zituzten, bai eta lapurretengatik eskuratutako berrogeita hamar mila eurorainoko kalte-ordainak ere.

Ertzaintzaren ikerketa azkartu egin zen azken egunetan; izan ere, bi auzipetuek, atzerriko herrialde batean erroldatuta zeudenek eta jabetzak ere bazituztenek, aurten uztailean itxi nahi zituzten bi establezimenduak, abuztuan itxi ohi zituztenean. Horrek agenteen susmoak piztu zituen, ikertuek ihes egiteko arriskua zegoelako. Lapurreten simulazioaren eta aseguru-polizaren kalte-ordaina kobratzeko gezurreko fakturen froga egozgarriekin, Ertzaintzak polizia-eginbideak instruitu zituen iruzur jarraituaren ustezko delituagatik. Atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Tres personas heridas en una colisión múltiple entre 10 vehículos esta tarde en la N-1 a su paso por Andoain

El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…

17 horas hace

Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren

25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…

17 horas hace

La Comisión Europea autoriza el uso del término «txakoli» de Bizkaia

Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…

20 horas hace

El Gobierno emite una declaración de impacto ambiental desfavorable a la construcción del parque eólico Itsaraz previsto en Eskoriatza y Aramaio

La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…

20 horas hace

El Athletic dice adiós a la Copa

El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…

23 horas hace