• Barneko joan-etorriei dagokienez, 40 milioi inguru espero dira
Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak gaur aurkeztu du Udako Irteera-Itzulera Operazio Berezia Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan. Aurten Parisko Olinpiadekin (uztailaren 26tik abuztuaren 11ra) batera izango da, eta horrek eragina izan dezake trafiko-fluxuetan. Ohikoa den bezala, fluxu garrantzitsuena nazioartekoa izango da, Itsasartea Igarotzeko Operazioaren ondorioz. Alde horretatik, aurreikusten da uda honetan bi milioi ibilgailuk baino gehiagok zeharkatuko dutela Euskadi, batez ere Portugalerako eta Afrika iparralderako bidean. Hori dela eta, seinale bereziak jarriko dira AP-1eko irteera (Etxabarri Ibiñan) eta N-622 errepidea (Gasteizerako noranzkoan) lotzea errazteko eta Gasteizen N-622 eta A-1 errepideen lotunean, Burgos/Madrilerako noranzkoan, biak irteera-operazioan. Itzulera-operazioari dagokionez, seinale bereziak jarriko dira Armiñongo lotunean, AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan, Gasteizerako noranzkoan.
Barneko trafikoari dagokionez, 2023ko antzeko joan-etorri kopurua edo handiagoa espero da, eta urte hartan 40 milioi joan-etorri baino gehiago erregistratu ziren.
Edonola ere, ohikoa den moduan, arreta berezia jarriko da opor garaian kritikoak izan ohi diren puntuetan: A-8an, Kantabriarako noranzkoan; AP-8an, mugan; Armiñongo lotunean eta AP1 eta N-622 arteko lotunean, Gasteizerako noranzkoan; eta N-622 eta A-1 arteko lotunean, Burgoserako noranzkoan.
Joan-etorriak
Itsasartea Igarotzeko Operazioak eragiten duen nazioarteko trafikoak aurten ere Euskadi zeharkatuko du Portugalerako eta Afrika Iparralderako bidean. Kalkulatzen da guztira bi milioi ibilgailu baino gehiago igaroko direla Euskadiko errepide-saretik nazioarteko joan-etorrietan. Hori dela eta, seinale bereziak jarriko dira AP-1eko irteera (Etxabarri Ibiñan) eta N-622 errepidea (Gasteizerako noranzkoan) lotzea errazteko (irteera-operazioa) eta N-622 eta A-1 errepideen arteko lotunean, Burgos/Madrilerako noranzkoan, eta Armiñongo lotunean, AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan, Gasteizerako noranzkoan (itzulera-operazioan).
Barruko trafikoari dagokionez, eta eguraldiak laguntzen badu, joan den udako antzeko joan-etorri kopurua edo handixeagoa espero da, orduan ia 40 milioi izan baitziren.
2023ko datuak
Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Zero Biktima helburua, eta arreta handiz jokatzeko eskatu du, joan den udako heriotza kopuruak errepika ez daitezen. 2023ko uztailean eta abuztuan hamar pertsona hil ziren Euskadiko errepide-sarean (9 Gipuzkoan eta bat Bizkaian) eta aurreko udan, aldiz, hamaika pertsona hil ziren (Bizkaian 4, Araban bat eta Gipuzkoan 6).
2023ko uztailean eta abuztuan guztira 1.284 istripu izan ziren (471k eragin zituzten biktimak), eta 2022ko aldi berean 1.224 izan ziren (432k eragin zituzten biktimak).
Zirkulazioa hobetzeko neurriak
Egun hauetan trafikoa ahalik eta arinena izateko eta gorabeherak minimizatzeko, Eusko Jaurlaritzak honako jarduketak burutuko ditu:
Ertzaintzako trafiko-unitateetako 550 agentek zainduko dute errepideko zirkulazioa eta segurtasuna, eta in situ emango dute zirkulazioaren egoerari buruzko informazioa. Helikoptero batek irudiak bidaliko ditu Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrora, eta kontrol horren euskarria izango da.
Gomendioak
Bidaiari ekin aurretik, Eusko Jaurlaritzak gomendio hauek ematen ditu:
Hori guztia istripuak saihesteko helburuarekin; izan ere Zero Biktima sentsibilizazio-kanpainak gogorarazten duen bezala, errepidean heriotza bakar bat ere ezin da onartu eta istripu-tasa murriztea errepideen erabiltzaile guztien esku dago.
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…
La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…
El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…
El Plan de Acción del Ayuntamiento cuenta con tres Programas que se ponen ahora en…