Proba guztiak gainditzen dituzten izangaiek Ertzaintzan eta 22 udaletako udaltzaingoetan eskaintzen diren plazetako bat eskuratu ahal izango dute:
- 225 plaza Ertzaintzarako dira:
- Herritarren Segurtasuneko oinarrizko eskalako 5
- Ikerketa Kriminala espezialitateko 140
- Bide Segurtasuna espezialitateko 80
- Euskadiko 21 udalerritako udaltzaingoetako agente izateko 54:
-
- Amorebieta-Etxano (2)
- Basauri (5)
- Bermeo (2)
- Bilbao (2)
- Deba (2)
- Donostia (1)
- Durango (4)
- Eibar (4)
- Erandio (3)
- Ermua (4)
-
- Getxo (1)
- Irun (1)
- Lasarte-Oria (3)
- Leioa (4)
- Mungia (1)
- Ortuella (1)
- Santurtzi (10)
- Vitoria-Gasteiz (2)
- Zalla (1)
- Zumarraga (1)
Sondikako Udaleko Udaltzaingo Zerbitzuko agente izateko plaza 1.
280 plaza horien kopurua handitu ahal izango da lehiaketa-oposizioa gainditzen duten pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunera arte.
2.767 IZANGAI
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak izena emateko prozesua amaitu duten 3.920 pertsona deitu ditu probetara, eta 2.767 aurkeztu dira. Horien % 37,1 (1.206) emakumeak dira, eta kopuru horrek lagunduko du plantilletan duten ordezkaritza txikia handitzeko helburua lortzen. Gainerako % 62,9a (1.741) gizonak dira.
Lurraldez lurralde, azterketetara aurkeztu diren izangai gehienak Euskadin bizi dira, eta horietatik % 62,9 (1.741) Bizkaian, % 18,9 (522) Gipuzkoan eta % 13,1 (363) Araban. Gainerakoak, % 5,1 (141) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi dira.
Izangaien % 69,8 18 urtetik 30 urtera bitartekoak dira, baina asko dira, % 29,4, alegia, 31 urtetik 40 urtera bitartekoak ere.
Gainera, izena eman dutenen gehienek egiaztatu dute hizkuntza-eskakizunen bat, eta oraindik kopuru horri batu behar zaizkio ikasketa ofizialak euskaraz egiteagatik hizkuntza-eskakizunen bat baliokidetuta dutenak. Hori guztia lagungarria izango da Euskal Poliziako kidegoen % 100 euskaldunak izateko helburua lortzeko bidean aurrera egiteko, euskara harremanetarako ohiko hizkuntza izan dadin bai barneko lanean bai herritarrei arreta ematean.
HAUTAKETA-PROZESUA
Agente izango direnak hautatzeko eta prestatzeko prozesuaz Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia arduratzen da, eta prozesu hori hiru fasetan banatzen da:
- Hautaketa-prozesua: izen-ematea, 5 probak egitea, denak derrigorrezkoak eta baztergarriak baitira, deialdiaren oinarrietan ezarritako betekizunak betetzea eta agiriak eta merezimenduak egiaztatzea.
- Prestakuntza-fasea: hautaketa-prozesua gainditzen duten izangaiek ikasketa-prozesua, ordaindua, hasten dute, eta Arkauteko instalazioetan egiten da. Prozesu hori 9 hilabetetik 12 hilabetera bitartekoa izango da, polizia-espezialitatearen arabera.
- Praktikaldia lanean: aurreko bi faseak gainditu ondoren, agenteek praktikaldia hasten dute Euskal Poliziaren kidegoetan lortzen duten plazan. Hartzen dituen polizia-kidegoko oinarrizko eskalaren arabera ordaindutako praktikak izaten dira. Beste 12 hilabeteko iraupena izaten du praktikaldi horrek, eta gaindituz gero, agenteak behin betiko karrerako funtzionario izatera pasatzen dira.