Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu Oñatiko enpresa batean kobrezko kable-bobinak lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek, Udaltzaingoarekin lankidetzan, lur orotako ibilgailu batean zihoazen lau bidaiariak atxilotu zituzten atzo, larunbata, goizean, indarra erabiliz ustez lapurreta egiteagatik. Agenteek akusatuek Oñatiko enpresa batetik lapurtutako kobrezko kable-bobinak aurkitu zituzten ibilgailuaren maletategian, eta guztiek aurrekariak dituzte ondarearen aurkako delituengatik, zehazki enpresetan indarra erabiliz egindako ebasketa eta lapurretengatik.

Atzo eguerdiko hamabiak aldera,  Deba-Urolako Ertzain-etxera atxikitako patruila bati aginte- eta kontrol-zentrotik eskatu zioten Oñatiko alde zaharreko kale batera joateko, Udaltzaingoaren baliabide bat bertan zain zutela-eta. Adierazitako lekura iritsi zirenean, agenteek bertan zegoen eta susmoak piztu zituen lur orotako ibilgailu batean zihoazen lau gizonezkoak identifikatu zituzten. Poliziaren datu-baseak kontsultatu zituztenean, Ertzaintzako agenteek egiaztatu zuten lau gizonek aurrekariak zituztela ondarearen aurkako delituengatik, zehazki enpresetan indarra erabiliz egindako ebasketa eta lapurretengatik. Udaltzainek Ertzaintzari jakinarazi ziotenez, negozio baten jabeak deitu zien, aipatutako pertsonak goizeko 09:30etik baitzeuden leku horretan jarrera susmagarrian. Delituren bat egiten ari ziren egiaztatzeko, agenteek ibilgailua miatu zuten, eta maletategian kobrezko kable-bobina ugari aurkitu zituzten plastikozko estaldurarik gabe. Kobreaz gainera, ertzainek hainbat erreminta ere aurkitu zituzten, besteak beste, zizaila handi bat, burdin zerra bat eta kurrikaren bat, eta guztiak konfiskatu zizkieten.  

Zegozkion kudeaketak egin ondoren, inguruko enpresa bat ikuskatu zuten, susmagarriek aipatutako materiala bertatik hartu zutela pentsatuta. Agenteek egiaztatu zuten maletategian aurkitutako bobinen tamaina eta mota bereko bobinak gordeta zeuden enpresako etxola batek kalteak zituela sarrailan eta atean.  Era berean, egiaztatu zuten arrazoizko zantzuak zeudela uste izateko identifikatutako lau gizonek ondarearen aurkako delitu batean parte hartu zutela eta delitu horren helburua, irabazi asmoz, atzemandako kobrezko bobinak lapurtzea zela. Hori guztia kontuan hartuta, ertzainek lau gizonak atxilotu zituzten indarrez lapurreta egitea leporatuta.

Akusatuak polizia-egoitzara eraman dituzte, eta, dagozkion eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, atxilotu bat enpresan indarrez lapurtzeagatik eta zortzi ibilgailutan kalteak eragiteagatik

Ertzaintzako agenteek 32 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen, enpresa bateko hesia igo…

20 horas hace

Kirolak diru-laguntzak kaleratu ditu toki-erakundeek kirola sustatu dezaten

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak azken egunotan hiru laguntza-deialdi argitaratu ditu toki erakundeentzat, horiek…

23 horas hace

Nafarroarentzat Europako MRR funtsetatik 603,5 milioi euro esleitu ziren abuztuan

Nafarroak, abuztuaren amaieran (31n), 603,53 milioi euro esleituta izan zituen Next Generation funtsen finantzaketatik. Abuztuaren…

23 horas hace

Kulturak FLUXU aurkeztu du, arte garaikidearen zirkuitu berria Nafarroako lurraldean

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak FLUXU aurkeztu du gaur, Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea…

23 horas hace

Lurralde Kohesioak 750.000 euro bideratuko ditu Lodosatik Vianara doan NA-134 errepideko zorua berritzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri -Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Lodosatik Vianara doan NA-134 Foru…

23 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez, Industriari buruzko Foru Legea bultzada eraldatzaile eta estrategikorako euskarria izango da, eta gizarteak bere diseinuan parte hartzea baloratu du

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Industriaren Mahaiaren beste saio bat zuzendu du gaur goizean. Mahai…

23 horas hace