Bi atxilotu haragi-produktuen Bilboko enpresa batean lapurreta egiteagatik


24-0382 Bi atxilotu haragi-produktuen Bilboko enpresa batean lapurreta egiteagatik

Bi atxilotu haragi-produktuen Bilboko enpresa batean lapurreta egiteagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-07-01

Ertzainek 39 eta 49 urteko bi gizon atxilotu dituzte Bizkaiko hiriburuan enpresa batean haragi-produktuak lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotuek zulo bat egin zuten hozkailuan barrura sartzeko.

Atzo goizean, Ertzaintzak jakin zuen ustez lapurreta egin zutela janari-produktuak merkaturatzen dituen Bilboko enpresa batean. Bertaratu ziren agenteek ikusi zuten sarrerako ateetako bat manipulatuta zegoela. Barrura sartu ondoren, zulo bat ikusi zuten enpresako hozkailura ematen zuen horman, eta lurrean haragi-produktu ugari.  Eraman nahi zituzten piezak maletatan eta kaxatan sartuta zituzten.

Ustezko lapurrak enpresaren kanpoaldean aurkitu ondoren, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten. Zegozkion eginbideak betetzeko polizia-egoitzara eraman ostean, atxilotuak aske utzi zituzten, eta epaileak noiz deituko zain daude.