24-0382 Bi atxilotu haragi-produktuen Bilboko enpresa batean lapurreta egiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2024-07-01
Ertzainek 39 eta 49 urteko bi gizon atxilotu dituzte Bizkaiko hiriburuan enpresa batean haragi-produktuak lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotuek zulo bat egin zuten hozkailuan barrura sartzeko.
Atzo goizean, Ertzaintzak jakin zuen ustez lapurreta egin zutela janari-produktuak merkaturatzen dituen Bilboko enpresa batean. Bertaratu ziren agenteek ikusi zuten sarrerako ateetako bat manipulatuta zegoela. Barrura sartu ondoren, zulo bat ikusi zuten enpresako hozkailura ematen zuen horman, eta lurrean haragi-produktu ugari. Eraman nahi zituzten piezak maletatan eta kaxatan sartuta zituzten.
Ustezko lapurrak enpresaren kanpoaldean aurkitu ondoren, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten. Zegozkion eginbideak betetzeko polizia-egoitzara eraman ostean, atxilotuak aske utzi zituzten, eta epaileak noiz deituko zain daude.
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…
La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…
El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…
El Plan de Acción del Ayuntamiento cuenta con tres Programas que se ponen ahora en…