Mikel Treku Utiel Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko Ataleko buruak, Isabel Germán Mancebo Kriminologiaren Euskal Institutuko (IVAC-KREI) ikertzaile doktoreak eta Francisco Etxeberria auzitegi-antropologo eta auzitegi-medikuntzako irakasleak inauguratu dute gaur goizean Donostian “Auzitegiko Zientziak eta Zientzia Kiminalistikoak: perituen gaitasun teknikoak laborategi kriminalistikoan”, UPV/EHUk antolatutako Auzitegiko Zientziei eta Kriminalistikari buruzko uda-ikastaroen hirugarren edizioa. Jardunaldi hauen helburua laborategiko kriminalistika sakontzea da, perituen gaitasun tekniko jakin batzuk eta auzitegi-medikuntzako erakundeetan eta polizietan garatutako haien aplikazio-oinarriak ezagutzearen bidez.
Ikastaroa Auzitegiko Zientziei eta Zientzia Kriminalistikoei buruzko Miramarko Uda Ikastaroen ildoan egin da. 2022an krimenaren lekuaren kudeaketa judizialean eta polizialean oinarritu zen eta 2023an krimenaren lekutik laborategira igaro zen. Edizio berri honetan, laborategiko kriminalistikan sakondu nahi da, perituen gaitasun tekniko jakin batzuk eta auzitegi-medikuntzako erakundeetan eta polizietan garatutako haien aplikazio-oinarriak ezagutzearen bidez. Horretarako, auzitegiko patologiarekin, DNAren analisiarekin, irudiaren analisiarekin edo auzitegiko psikologiarekin zerikusia duten gaiak aztertuko dira, besteak beste.
Ikastaroan parte hartzen duten Ertzaintzako Polizia Judizialeko eta Polizia Zientifikoko unitateko agenteen eta UPV/EHUko kriminologiaren eta auzitegiko medikuntzaren arloko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko adituen helburua da laborategi kriminalistikoa eta laborategiko elementu eta langile nagusiak (instalazioak, dokumentazioa, langileak, ekipamenduak, etab.) ezagutaraztea. Horretarako, laborategi orok bete behar dituzten kalitate-estandarrak eta perituen analisi-txostenaren fidagarritasuna aztertuko dituzte, perituen teknika nagusi batzuez eta horiek aplikatzeko oinarriez gainera: auzitegiko patologia, DNA analisiak, irudiaren analisia, auzitegiko psikologia, etab.
Ponentziak
Uda-ikastaroaren bi egunetan izango diren ponentzietan, Ertzaintzako hainbat profesionalek parte hartuko dute honako gai hauen inguruan:
“Laborategi kriminalistikoa ezagutzen: instalazioak, dokumentazioa, langileak eta ekipamenduak”, hizlariak Patricia Martínez de Musitu Aurrekoetxea Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateko intendente burua eta Gorka Barbier Calderón Kudeaketa Operatiboaren eta Teknikoaren burua izango dira.
“Aztarna lofoskopikoak errebelatzea eta identifikatzea laborategi kriminalistikoan”, hizlaria Alberto Orgaz Jiménez, Ertzaintzako Lofoskopia eta Begi Ikuskapenak Atalekoa izango da.
“Balistikaren eta tresna-arrastoen azterketak laborategi kriminalistikoan”, hizlaria Ekaitz Juárez Iratzagorria, Ertzaintzako Balistika eta Tresna-arrastoak Atalekoa izango da.
“Dokumentoskopia eta grafistika azterketak laborategi kriminalistikoan”, hizlaria Enrique Fariña Rodríguez, Ertzaintzako Dokumentoskopia eta Grafistika Atalekoa, izango da.
“DNA analisia laborategi kriminalistikoan”, hizlaria Oscar García Fernández, Ertzaintzako Auzitegi Genetika Atalekoa, izango da.
Lan praktikoa
Jardunaldietan parte hartzen duten ikasleek jarduera praktiko bat egiteko aukera izango dute, “Laborategi kriminalistikoan lanean Ertzaintzako CSIrekin: hilketa ala suizidio kasu bat? Analisia laborategi kriminalistikoan Polizia Zientifikoko kideekin” izenburupean. Francisco Etxeberriak (auzitegi-antropologo eta auzitegi-medikuntzako irakasleak) eta Laura Pegok (UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaileak) zuzenduko dute, Ertzaintzako Polizia Zientifikoko hainbat ataletako kideekin batera, ustezko delitu bat egin den lekuaren simulazioa eta kasua argitu (edo ez argitu) arteko ondorengo lan-kate osoa.
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…
La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…
El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…
El Plan de Acción del Ayuntamiento cuenta con tres Programas que se ponen ahora en…