Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko irakurketa publikoko sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko eta garatzeko 300.000 euroko deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 300.000 euro bideratuko ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzera eta garatzera. Deialdia liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, toki-entitate eskudunei eta udal-liburutegi publikoen arloko zereginak esleituak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udal-entitateei zuzenduta dago.

300.000 euroko diru partida honako hauek eskuratu eta instalatzera bideratuko dira:

  • Hardwarea edo euskarri fisikoa
  • Softwarea edo informatika-sistemen euskarri logikoa.
  • Telekomunikazioak, hau da, Komunikazio-sareak instalatzea, bai hari bidezkoak bai haririk gabekoak.

Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da gaur onartutako deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iazko deialdian guztira 90 liburutegik jaso zuten teknologia berriak ezarri eta garatzeko dirulaguntza.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Mikel Jauregi sailburuak CAF enpresa bisitatu du, garraioaren deskarbonizazioaren eta elektromugikortasunaren aldeko apustuan estrategikoa den Euskadiko enpresa

Beasaingo lantegiko instalazioetara egindako bisitan, Mikel Jauregi sailburuak trenbidea aldarrikatu du garraioaren deskarbonizazioan funtsezko eragile…

2 horas hace

Euskal ekintzailetzaren egonkortasuna finkatu eta gizartean duen pertzepzioa hobetu da

Observatorio Vasco del Emprendimiento – Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak, EEB-OVEk, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Global Entrepreneurship…

2 horas hace

9.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Ikertzaileen Europako Gauean, Bilbon eta Portugaleten

Bilboko Areatzako kaiak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Portugaleteko eraikinak (Nautika – Itsagunea) Zientzia izan zuten…

2 horas hace

Informe GEM 2023-2024: El emprendimiento vasco afianza su estabilidad y mejora su percepción social

EEB- OVE, Euskal Ekintzailetzaren Behatokia – Observatorio Vasco del Emprendimiento, ha dado a conocer los resultados…

2 horas hace

“Euskara erdi erdian dagoen ezaugarri bat da guretzat” Imanol Esnaola, GISLAN

Lurraldearen gaineko analisian atzemandako gabezia bat izan zen GISLANen sorreraren abiapuntu. Eta enpresaren sorreratik abiatu…

2 horas hace

Exdusa pieza metalikoak ebakitzen eta tolesten espezializatuta dago, eta bere plantilla hirukoiztu egin du azken bost urteetan

1968an sortu zenetik, Exdusa pieza metalikoen ebaketan eta tolesketan espezializatu da; izan ere, pieza horiek,…

2 horas hace