Categorías: albisteak-berriak

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken deialdia egin da

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken 2024-2025rako deialdia; zenbateko osoa 288.000 eurokoa da.

Guztira hamabi beka deituko dira, honako modalitateetan: Europar Batasuna gaiak (6); Kanpoko Euskal Komunitatea (4); eta Kanpo-Harremanak (4).

Europar Batasunaren beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
  • Bi bekak Euskadik Europar Batasunean duen ordezkaritzan, Bruselan.
  • Bi beka Euskadiren Frantziako Ordezkaritzan, Parisen.

Kanpoko euskal komunitatearen alorreko beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
  • Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen.
  • Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken.

Kanpo-harremanetako beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
  • Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan – Bata Txileko Santiagon eta bestea Bogotan –.

Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetarako diren bekak 24.000 eurokoak izango dira (bakoitza), eta 16.000 eurokoak jarduera Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dutenen kasuan. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Santurtzin taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik

Atzo, ostirala, arratsaldean, Ertzaintzako agenteek 45 urteko gizon bat atxilotu zuten Santurtziko ostalaritzako lokal batean…

5 horas hace

Tres personas heridas en una colisión múltiple entre 10 vehículos esta tarde en la N-1 a su paso por Andoain

El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…

1 día hace

Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren

25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…

1 día hace

La Comisión Europea autoriza el uso del término «txakoli» de Bizkaia

Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…

1 día hace

El Gobierno emite una declaración de impacto ambiental desfavorable a la construcción del parque eólico Itsaraz previsto en Eskoriatza y Aramaio

La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…

1 día hace

El Athletic dice adiós a la Copa

El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…

1 día hace