Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, Frantzian auto bat lapurtzeagatik


24_0384 Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, Frantzian auto bat lapurtzeagatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, Frantzian auto bat lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2024-07-04

Ertzaintzak, Gasteizko Udaltzaingoarekin elkarlanean, Frantzian auto bat lapurtu zuten gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu gaur goizaldean.

Gaur goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera, Gasteizko Udaltzaingoak Ertzaintzari jakitera eman dio Euskal Herria Bulebarrean aparkatuta zegoen auto batek seinalamendu bat zuela indarrean.

Bertaratu den Ertzaintzaren patruila batek egiaztatu du ibilgailua Frantzian lapurtuta agertzen zela, eta gainera, abio-sistema manipulatuta eta “zubia eginda” zuela. Horren aurrean, autoan zeuden bi bidaiariak atxilotu dituzte.

Era berean, auto barruan 15 telefono mugikor eta sorgailu bat aurkitu dituzte, eta horien ustezko jatorria ikertzen ari dira.

Bi atxilotuak, 42 urteko gizon bat eta 21 emakume bat agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte dagozkion polizia-eginbideak amaitzen dituztenean.