Espetxeratu egin dute Bilbon indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gaztea


24_0385 Espetxeratu egin dute Bilbon indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gaztea

Espetxeratu egin dute Bilbon indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gaztea

Servicio de prensa

2024-07-05

Ertzainek atzo atxilotu zuten joan den ekainean oinezko bat jo eta mugikorra eta motxila lapurtu zizkion gaztea. Atxilotua atzo bertan jarri zuten agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.

Joan den ekainaren 23an, Zorrotza auzoan zebilen oinezko bati ezezagun bat hurbildu zitzaion eta ukabilkadak eman zizkion aurpegian, eta, ondoren, telefono mugikorra eta soinean zeraman motxila kendu zizkion.

Biktima anbulantzian eraman zuten Gurutzetako ospitalera lesioak artatzera, gero egiaztatu ahal izan zutenez, hautsita baitzuen sinu maxilarra.

Bilboko Ertzain-etxetik egindako ikerketari esker identifikatu ahal izan zuten egitate horien ustezko egilea, eta atzo, osteguna, atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan.  Atxilotua arratsaldean jarri zuten agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak Bizkaiko espetxean sartzeko agindua eman zuen.