Gasteizen atxilotu dute beste gizon bat kristalezko botila batekin buruan jotzeagatik


24_0391 Gasteizen atxilotu dute beste gizon bat kristalezko botila batekin buruan jotzeagatik

Gasteizen atxilotu dute beste gizon bat kristalezko botila batekin buruan jotzeagatik

Servicio de prensa

2024-07-09

Ertzaintzako agenteek 27 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, asteartea, goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta, beste gizon bat botila batekin buruan jotzeagatik. Biktima ospitalera eraman behar izan dute.

Goizaldeko lauak aldera, Gasteizko Santa Luzia auzoan herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren uniforme gabeko patruila batek ikusi du pertsona bat ukabilkadak ematen ari zitzaiola lurrean zegoen beste gizon bati. Agenteak berehala hurbildu dira haiengana ertzainak direla esanez, erasoan bitartekotza egiteko.

Biktima odola dariola zegoen buruan zituen zaurietatik, eta begi bat eta masailalbo bat hazita zituen. Hori ikusita, anbulantzia bat eskatu dute. Zaurituak agenteei esan die erasotzaileak botila batekin jo duela buruan; botilaren kristal-zatiak bi inplikatuen ondoan zeuden.  

Lekura hurbildu diren osasun-zerbitzuek, biktima bertan artatu dute eta, ondoren, Txagorritxu ospitalera eraman dute, buruko zaurietan suturako puntuak behar baitzituen.  

Erasotzailea lesio-delitua leporatuta atxilotu dute.