Bilbon atxilotu dute borrokan ari zirela beste gizon bat zauritzeagatik


24_0398 Bilbon atxilotu dute borrokan ari zirela beste gizon bat zauritzeagatik

Bilbon atxilotu dute borrokan ari zirela beste gizon bat zauritzeagatik

Servicio de prensa

2024-07-12

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, ostirala, goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta. Biktima ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian. Erasotzaileari bi bihurkin eta bi guraize konfiskatu dizkiote.

Goizaldeko ordu bat eta hogei aldera, Bizkaiko hiriburuan, Basurtu inguruan, sortutako liskar baten berri eman diote Ertzaintzari, eta berehala bertaratu dira herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak. Iritsi direnean, besazpian eta beso batean zaituen zaurietatik odola dariola zegoen gizon bat ikusi dute, eta osasun-zerbitzuen laguntza eskatu dute, beraz.  

Polizia-dotazioek inguruan identifikatu dute ustezko erasotzailea, eta praka-poltsikoan zeramatzan bi bihurkin eta bi guraize konfiskatu ondoren, atxilotu egin dute, lesioak eragiteko ustez erreminta horietakoren bat erabili duelakoan.

Bestalde, biktima ospitalera eraman dute eta behaketan dago.

Atxilotua epailearen aurrera eramango dute polizia-eginbideak amaitutakoan.