24_0398 Bilbon atxilotu dute borrokan ari zirela beste gizon bat zauritzeagatik
Servicio de prensa
2024-07-12
Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, ostirala, goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta. Biktima ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian. Erasotzaileari bi bihurkin eta bi guraize konfiskatu dizkiote.
Goizaldeko ordu bat eta hogei aldera, Bizkaiko hiriburuan, Basurtu inguruan, sortutako liskar baten berri eman diote Ertzaintzari, eta berehala bertaratu dira herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak. Iritsi direnean, besazpian eta beso batean zaituen zaurietatik odola dariola zegoen gizon bat ikusi dute, eta osasun-zerbitzuen laguntza eskatu dute, beraz.
Polizia-dotazioek inguruan identifikatu dute ustezko erasotzailea, eta praka-poltsikoan zeramatzan bi bihurkin eta bi guraize konfiskatu ondoren, atxilotu egin dute, lesioak eragiteko ustez erreminta horietakoren bat erabili duelakoan.
Bestalde, biktima ospitalera eraman dute eta behaketan dago.
Atxilotua epailearen aurrera eramango dute polizia-eginbideak amaitutakoan.
Datozen bi hilabeteetan, gunera baimenik gabe sartzen diren ibilgailuek arau-hausteari buruzko informazio-oharra jasoko dute Donostiako…
La iniciativa tiene como fin apoyar la creación y contribuir a consolidar el tejido profesional…
Industrias ITTE enpresa Zaldibarren eta Ermuan (Bizkaia) kokatuta dago eta 60 urte baino gehiagoko ibilbidea…
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako 2025 Retail Digitalaren Sarien…
Raimundo Ruiz de Escudero, HAZI-ko zuzendaria, Lazkaoko Astotxo Egunean izan da gaur goizean. Enkarterrietako XXIV.…
Maria Chivite Nafarroako presidenteak gaur goizean jakinarazi dio Eskirozeko BSHko enpresa-batzordeari ahalik eta erabaki handiena…