Ertzaintzako agente lehen batek Frantziako Polizia Nazionalaren “Polizia Ohorearen Domina” jaso du

Frantziako Polizia Nazionalak Ertzaintzako agente lehen bat saritu du 8 urtean Hendaiako Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentroan (CCPA) emandako zerbitzuengatik. Sariak banatzeko ekitaldia 2024ko uztailaren 5ean egin zen Baionako suprefekturan, 64 Departamentuan (Pirinio Atlantikoak), Frantziako Polizia Nazionalaren eguna zela-eta.

Ekitaldiaren buru 64 Departamentuko prefektua, Julies Charles jauna, izan zen, eta kondekorazioa PNFko Sailarteko zuzendariak, Commissaire Divisionaire David Bookek, eman zion.  Frantziako Poliziarekin izandako lankidetzaren historia osoan, aurretik behin bakarrik eman zaio kondekorazio hori Ertzaintzako kide bati, eta orain Frantziak bigarren aldiz eman dio domina hori ertzain bati.

 Frantziako polizia-agintariek urte hauetan guztietan CCPAn egindako lanagatik eman diote domina, eta merezimendu hauek aitortu dizkiote:

“Bere polizia-konpetentzia eta -esperientzia sendoari eta CCPAko kide frantziarrekin eta espainiarrekin duen konpromisoari esker, Ertzaintzaren destakamentua CCPAn integratzen eta erakundea eskubide osoko solaskidetzat hartzen lagundu du”.

 CCPA Frantziako lurraldean dago eta mugaz gaindiko polizia-lankidetzarako da. Bertan Frantziako eta Espainiako estatuetako 8 polizia-kidego daude (PNF, Jendarmeria, Aduanetakoa, PAF, GC, CNP, Zerga Agentziakoa eta Ertzaintza), Ertzaintzaren destakamendua da ugarienetako bat 13 agente baititu bertan.