Espetxeratu egin dute ertzain bati kristalezko botila hautsi batekin erasotzeagatik atxilotutako gizona


24_0402 Espetxeratu egin dute ertzain bati kristalezko botila hautsi batekin erasotzeagatik atxilotutako gizona

Espetxeratu egin dute ertzain bati kristalezko botila hautsi batekin erasotzeagatik atxilotutako gizona

Prentsa zerbitzua

2024-07-12

Epaileak espetxeratzeko agindu du asteazkenean Ertzaintzak Arabako hiriburuan gertatutako giza hilketa delitu batengatik atxilotutako gizona.

Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku utzi ondoren, gaur arratsaldeko hiru eta erdiak pasata, epaileak espetxeratzeko agindu du ertzain batek uztailaren 10ean jasandako erasoaren ustezko egilea.

Atxilotua, 27 urtekoa, Arabako espetxera eraman dute.