Zeanuri, bizitza bakarreko etxe bateko leihoko kristala mailu batekin hautsi du barruan lapurreta egiteko


24_0400 Zeanuri, bizitza bakarreko etxe bateko leihoko kristala mailu batekin hautsi du barruan lapurreta egiteko

Zeanuri, bizitza bakarreko etxe bateko leihoko kristala mailu batekin hautsi du barruan lapurreta egiteko

Servicio de prensa

2024-07-12

Ertzainek 38 urteko gizon bat atxilotu dute, Zeanuriko etxe batean lapurretan harrapatu ondoren. Atxilotuak, antza denez, mailu batekin hautsi zuen leiho baten kristala etxean sartzeko.

Atzo, osteguna, arratsaldeko hiru eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman zioten Zeanuriko udal-barrutiko bizitza bateko etxean segurtasun-alarma aktibatu zela.

Bertaratu ziren herritarren babeserako patruilek ikusi zuten leiho baten kristala hautsita zegoela, eta etxea miatzea erabaki zuten, beraz. Etxe barruko gela batzuk hankaz gora zeuden, eta ganbaran gizon bat aurkitu zuten txoko batean makurtuta eta ezkutatuta. Gizonak bi motxila zituen ondoan. Horietako batean ustezko lapurraren gauza pertsonalak zeuden eta bestean, besteak beste, lau erloju, eraztun bat, bi oinetako pare eta ardo-botila bat. Gainera, mailu bat ere konfiskatu zioten.

Zegozkion frogaketak egin ondoren eta bigarren motxilan aurkitutako materiala etxean bizi ziren pertsonena zela egiaztatu ostean, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.

Polizia-izapideak amaitu ondoren, polizia-aurrekariak dituen inplikatua epaitegira eraman dute.