Gizon bat atxilotu dute Bilbon, kuter batekin gizon bati aurpegia zartatzeagatik


24_0405 Gizon bat atxilotu dute Bilbon, kuter batekin gizon bati aurpegia zartatzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, kuter batekin gizon bati aurpegia zartatzeagatik

Servicio de prensa

2024-07-14

Ertzaintzak 57 urteko gizon bat atxilotu du goizaldean, lesio-delitu bat egotzita. Atxilotuak kuter batekin zauriak egin dizkio biktimari aurpegian, eta ospitalera eraman behar izan dute.

Erasoa goizaldeko lau eta erdietan gertatu da, Bilboko Alde Zaharrean. Ertzaintzak gertakarien lekuan jasotako lehen informazioen arabera, biktima eta erasotzailea tabako-kontu bati buruzko eztabaidan hasi dira. Horren ondorioz, inplikatuetako batek kuter bat atera eta hainbat labankada eman dizkio besteari aurpegian, eta hainbat ebaki eragin dizkio.

Biktimak konortea galdu du, eta agenteek lehen sorospenak eman dizkiote, odoljarioari eutsiz, osasun-langileak iritsi eta ospitalera eraman duten arte.

Erasoaren egilea atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute, lesio-delitu bat egotzita.