24_0410 Santurtzin gertatutako sexu-erasoaren ustezko bi egileak atxilotu dituzte
Servicio de prensa
2024-07-17
Ertzaintzak 19 eta 21 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo Barakaldon eta Muskizen, joan den igandean Santurtzin emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta.
Igande gauean, emakume bat Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko larrialdietako zerbitzura joan zen, goizaldean bertan Santurtzin sexu-eraso bat jasan zuela esanez.
Une horretan sexu-erasoen protokoloa aktibatu zen, eta Ertzaintzaren agenteak bertaratu ziren ospitalera, biktimari lagun egitera eta arreta ematera.
Salaketa jarri ondoren Ertzaintzako agenteek hasi zuten ikerketari esker, ustezko egileak identifikatu eta atzo egunean zehar Barakaldon eta Muskizen atxilotu zituzten, biei sexu-erasoaren delitua egotzita.
Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten, eta espero da, beharrezko eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituztela.
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…
Eider Mendoza, diputada general de Gipuzkoa, ha podido comprobar de primera mano el impacto positivo…
Las actuaciones se desarrollarán en el Conservatorio J.C. Arriaga, la Biblioteca de Bidebarrieta, el instituto…