Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra kontrolak areagotuko dira Biriatuko ordainlekuan, Frantziarako noranzkoan
Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du Santiagoko zubian, uztailaren 25etik 28ra bitartean, joan-etorriek gora egingo dutela, eta lau jaiegun horietarako eguraldiaren iragarpenak asko baldintzatuko duela. Hori dela eta, Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak kontuz ibiltzeko eskatu die irteerak egiten dituztenei edo egun horietan oporrak hasten edo oporretatik itzultzen direnei.
Era berean, Olabarrik azpimarratu du uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean Parisen Olinpiadak egingo direla eta, Frantziako Jendarmeriak kontrolak areagotzea aurreikusten duela AP-8 autobidean, Biriatuko ordainlekuan, Frantziarako noranzkoan. Azaldu duen bezala, horrek ilarak sor ditzake Frantziarako noranzkoan, eta 15 egun horietan harantz doazenei aurreikuspena eta pazientzia eskatu dizkie, beraz.
Edonola ere, gogoratu du bidaian irten aurretik komeni dela errepideen egoera kontsultatzea 011 telefono-zenbakian (24 orduko arreta), www.trafikoa.euskadi.eus webgunean edo TrafikoaEJGV X kontuan.