24_0417 Irun, kartzelan sartu dute, bizilagunak lo zeudela etxe batean lapurtu ostean
Servicio de prensa
2024-07-23
Ertzaintzako agenteek 24 urteko gazte bat atxilotu dute Irunen, etxebizitza batean lapurtzea egotzita. Gertakarien egilea etxean sartu zen bizilagunak lo zeudela. Atzo epailearen esku utzi ondoren, behin-behineko espetxeratzea agindu zen atxilotuarentzat.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, larunbat goizaldean, hilak 20, Irungo Larreaundi auzoko etxebizitza batean lapurreta bat izan zela jakin ondoren. Antza denez, erasotzailea irekita zegoen leiho batetik sartu zen etxean, eta diru-zorro bat eta hainbat objektu lapurtu zituen.
Irungo ertzain-etxeko agenteek egindako ikerketei esker, lapurretaren ustezko egilea identifikatu eta atxilotu zuten igande arratsaldean. Lapurrak etxean lapurtutako objektu batzuk zituen, eta berreskuratu egin zituzten.
Atzo, astelehena, atxilotua Irungo Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten, eta badaezpadako espetxeratzea agindu zuen.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizean lesio-delitu bat egotzita, Oñatiko ostalaritza-lokal baten kanpoaldean…
24_0713 Getarian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute Getarian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute…
Ertzaintzako agenteek 55 urteko gizon bat atxilotu dute Azpeitian genero-indarkeria, droga-trafikoa eta agintaritzaren agentearen aurkako…
Ertzaintzak ikuskapen-operatibo berezi bat burutu du 700 pertsonatik gorako edukiera duten lokaletan segurtasun-neurriak behar bezala…
24_0710 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia…
Arrigorriagako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bart, lesio-delitu bat egotzita. Hainbat pertsonak eraso egin zioten…