24_0418 Kartzelan sartu dute urruntze agindua urratzeagatik eta bikotekide ohiari erasotzeagatik
Kartzelan sartu dute urruntze agindua urratzeagatik eta bikotekide ohiari erasotzeagatik
Servicio de prensa
2024-07-23
Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute Bermeon, genero-indarkeriako ustezko delitu bat egotzita, bikotekide ohiarengandik urruntzeko kautelazko neurri bat urratzeagatik eta sexu-askatasunaren aurkako eta emakumeari eraso fisikoaren ustezko delitu bat egiteagatik. Epailearen esku utzi zuten atzo, astelehena, eta atxilotua espetxeratzeko agindua eman zuten.
Gertakariak joan den igandean, hilak 21, izan ziren, Bermeoko etxebizitza batean. Ertzaintzak genero-indarkeriako ustezko delitu baten berri izan zuen: gizon batek bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua urratu zuen, eta sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat eta eraso fisiko bat ere egin zizkion emakumeari. Gernikako ertzain-etxeko agenteek igandean bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua Gernikako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiaren esku utzi zuten atzo, astelehena, eta atxilotutako gizona espetxeratzeko agindu zuten.