Donostia, Eurokopako finalaren eguneko gertakariarekin lotutako lau lagun ikertuta, derrigortze- eta gorroto-delituak egotzita


24_0429 Donostia, Eurokopako finalaren eguneko gertakariarekin lotutako lau lagun ikertuta, derrigortze- eta gorroto-delituak egotzita

Donostia, Eurokopako finalaren eguneko gertakariarekin lotutako lau lagun ikertuta, derrigortze- eta gorroto-delituak egotzita

Prentsa Zerbitzua

2024-07-28

Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie lau gazteri, ustez arrazoi ideologikoengatik derrigortzeagatik eta gorroto-delituagatik, Gipuzkoako hiriburuko Konstituzio Plazan gertatutakoari dagokionez. Istilu horretan, pertsona talde batek neska bat beldurtu zuen, eta horietako batek Espainiako bandera bat kendu zion lepotik, futboleko Eurokopako finalaren igandean.

Gertaera uztailaren 14an, igandean, izan zen, Donostiako Konstituzio Plazan, eta oihartzun handia izan zuen, sare sozialetan zabaldu zen bideo baten bidez.

Ertzaintzak gerora egindako ikerketei esker, gertakari horretan ustez inplikatutako lau gizonak identifikatu ahal izan ditu. Ertzaintzak dagozkion eginbideak jakinarazi eta epaitegira eraman ditu.