Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak gizon baten bila ari dira Nerbioi Jauziko Untza inguruan


24_0430Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak gizon baten bila ari dira Nerbioi Jauziko Untza inguruan

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak gizon baten bila ari dira Nerbioi Jauziko Untza inguruan

Servicio de prensa

2024-07-28

Gaur, igandea, arratsaldean, Euskadiko larrialdi-zerbitzuek bilaketa dispositibo bat jarri dute abian Urkabuztaizen desagertutako 66 urteko gizon bat aurkitzeko, zehazki, Untza inguruan, Nerbioirako jauziaren ibilbidearen barruan..

Gaur, igandea, arratsaldean desagertu da gizona, Urkabuztaizen (Araba), zehazki, Nerbioirako jauziaren bideko Untza inguruan. Gertatutakoaren berri izan ondoren, Euskadiko larrialdi-zerbitzuek desagertutako pertsona bilatzeko operatibo bat ezarri dute, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek koordinatuta.

Dispositiboan hainbat baliabide ari dira parte hartzen, hala nola, Ertzaintzaren patruilak, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteak, Arabako suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat.

66 urteko gizonak kamiseta zuria eta galtza urdinak zituen jantzita desagertu zen unean.

Jaitsi erantsitako dokumentua