Categorías: albisteak-berriak

Atearen Txokoa: “Gure modernizazio prozesuarekin jarraitu nahi dugu, eta Hazinnova horren abiapuntua izan da”

Atearen Txokoa Urnietan (Gipuzkoa) kokatutako enpresa bat da, eta mota guztietako zurezko ateak (bigunak, korazatuak, tolesgarriak, irristailuak…) fabrikatzen, dekorazioan aholkatzen eta instalatzen ditu. Konpainiak obra eta eraberritze lanetan dihardu. Izan ere, pandemiaz geroztik bere lana asko handitu da erreformen sektorean. 

Konpainiak bere prozesuak berritu nahi ditu sektorean hazteko, eta horretarako SPRI Taldearen laguntza jaso du Hazinnova programaren bidez. Azken edizio honetan, Atearen Txokoak bi proiektu gauzatu ditu. Horietako bat enpresaren finantza-esparruan zentratu da, eta barne kontrol-sistema modernizatu du, balantzeak, kostuak eta gainerako informazio garrantzitsua momentuan ezagutu ahal izateko. 

Bestalde, Urnietako konpainiak bere eskaintza handitu nahi du akaberak gehituz, eta, horregatik, funtzionamendua berrantolatu du bere egoitzan. “Enpresaren eta bere biltegiaren egiturazko kontzeptua aldatu behar izan dugu, enpresako barne prozesu guztiak optimizatuz. Modernizatzen jarraitu nahi dugu, eta Hazinnova abiapuntu bat izan da horretarako”, dio Joxe Maria Maiz Atearen Txokoko gerenteak. 

Instalazioak eguneratzeko prozesu horretan, lakatze-prozesua txertatu ahal izan du. Lehen, ETEak kanporatuta zeukan zerbitzu hori, eta horrek produktuaren kalitatea galtzeko edo epeak ez betetzeko arriskua dakar. “Lakatze-prozesurako behar ditugun produktu-motak aztertu eta sailkatu ditugu. Eta, gainera, gure beharrak identifikatzea lortu dugu, materialen erosketari, ekoizpenari eta salmentetarako biltegiratzeari dagokienez”, azaldu du Joxe Maria Maizek. 

ETEa, modernizazio-prozesuaren barruan, digitalizazioaren aldeko apustua egiten ari da, makinetan inbertituz, baliabideak eta negozio-aukerak arintzeko. Aurrera begira, Atearen Txokoak beste sektore batzuekin elkarlana bultzatu nahi du aurrera egiten jarraitzeko, ekoizpen dinamikoagoa lortzeko helburuarekin.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean” – SPRI

Zerbimek, CNC mekanizazioan (Computer Numerical Control) espezializatutako enpresak, Confebasken eskutik ‘Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren’…

44 mins hace

Cortes de tráfico por las tamborradas de Donostia

El Ayuntamiento de Donostia ha comunicado que el 20 de enero, Día de San Sebastián, se…

44 mins hace

Rescatan en helicóptero a un ciclista accidentado en la zona de las Peñas de Aia

Un ciclista herido tras sufrir un accidente cuando realizaba una travesía de montaña por Peñas…

44 mins hace

Detenido un hombre de 68 años por robar dos veces en la misma vivienda de Donostia

Un hombre de 68 años de edad ha sido detenido por la Ertzaintza, acusado de…

44 mins hace

Seed Capital Bizkaia ha invertido 4,28 millones de euros en proyectos innovadores y de impacto social en 2024

La sociedad adscrita al departamento de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia incrementa…

44 mins hace