Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek atzo Karrantzan desagertutako gizonaren gorpua aurkitu dute


24_0434 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek atzo Karrantzan desagertutako gizonaren gorpua aurkitu dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek atzo Karrantzan desagertutako gizonaren gorpua aurkitu dute

Servicio de prensa

2024-07-30

Atzo hasitako bilaketa lanak Karrantzan desagertuta zegoen mendizalearen gorpua aurkitu ostean amaitu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotza tragiko horren nondik norakoak argitzeko.

Gaur arratsaldeko seiak pasata, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek atzo Karrantza inguruan desagertuta zegoen 59 urteko mendizalearen gorpua aurkitu dute.

Zabaldutako zerbitzu guztien koordinazioari esker, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroa izan da gorpua ikusi eta atera egin duena. Biktima Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutora eramango da, Bilbon, eta Ertzaintzak, bestalde, ikerketa bat habiatu du gertaera tragiko honen nondik norakoak zehazteko.