Prozesuak 52.000 euroko aurrekontua eta 8 asteko lana du
Donostiako Udal Gobernuak bihar adjudikatuko dio Calderería Pasajes SLri hiriko elementu enblematiko horren zatiak, Kontxako baranda berritzeko prozesuaren bigarren fasean kendutakoak, ataltzeko lana.
Hiri Mantentzeko zinegotzi Carlos Garcíak adierazi duenez, «lan horiek Cádizen kokatutako enpresa bati adjudikatu zitzaizkion, baina, azkenean, hark uko egin dio baranda ataltzeari; horregatik, berriro egin da administrazio-prozedura, presaz, eta kontratua Calderería Pasajes enpresari adjudikatu zaio; beraz, azkenean enpresa horrek egingo du lan hori«.
Kontratu berriak 52.016 euroren aurrekontua du, eta baranda-zatiak ataltzeko lanak kontratua gauzatu eta zortzi asteren buruan egin beharko dira.
Barandaren 190 modulu ataldu eta prestatuko dira, eta, ondoren, udal-biltegira eramango dira horiek denak. Behar bezala enbalatuta, interesa dutenen eta eskabidea aurkezten dutenen artean zozkatuko dira, horretarako deialdia eta iragarpena egin ondoren. Zozketa, seguruenik, udazkenean egingo da.
Unicaja, Paris Basketball, Izar Gorria eta Real Madrilen aurkako neurketetan, bataz beste, 12.200 zale urdin-gorri…
Buesak Diego Epifanioren taldea hartuko du historian lehen aldiz. Asteko bigarren norgehiagoka gasteiztarrentzat. Baskoniak Leyma…
Eibarrek eskerrak eman dizkio jokalarSD Eibar eta Leire Peña 2026ko ekainera arte lotzen zituen kontratua…
Mariana Cerro nafartarra zelai-erdirako errefortzu gisa dator SD Eibar-era denboraldia amaitu arte. Zizur Mayorreko erdilaria,…
CD Eldense partidaren sarrerak Orsaixanen erosi ahal izango dira ostiralean, hilak 10, 12:00ak arte. Sarrerak…
Joseba Etxeberriaren taldeak 5 lan saio egingo ditu Hypermotion Ligako 22. jardunaldiko norgehiagoka prestatzeko. –…