Gobernu Kontseiluak, Hezkuntzako sailburuak proposatutakoari jarraituz, unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailetan euskarazko ikasmaterialak ekoizteko laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua onartu du gaurko bileran (EIMA deialdia). Deialdi horrek 985.000 euroko zenbateko ekonomikoa du.
EIMA deialdiak hiru modalitatetan euskarazko ikasmaterialak sortzeko dirulaguntzak ematen ditu:
EIMA 1: material didaktiko inprimatuen edizio-kostuetarako. 500.000 euro
EIMA 2.0: euskarazko material didaktiko digitaletarako. 400.000 euro
EIMA 4: material didaktiko inprimatua sortzeko. 85.000 euro
Deialdi honek diruz laguntzen ditu euskara hutsean sortu eta egindako material didaktikoak. Hala ere, salbuespen gisa, eta bakoitzaren ezaugarrien arabera, euskarazko eta gaztelaniazko ikasmaterialek —hala nola A ereduan euskara irakasteko metodoek, hiztegi elebidunek edo eleaniztunek— ere jaso ahal izango dute deialdi honen bidez ematen den laguntza. EIMA 1 modalitateak itzulpenak eta egokitzapenak ere jasotzen ditu.
Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2024/eima/y22-izapide/es. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, laguntza-lerroaren Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
25_0037 Ondarroan atxilotu dute enpresa batean lapurreta egin nahian ari zela Ondarroan atxilotu dute enpresa…
25_0036 Irun, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Aiako Harrian istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute Irun,…
Ertzainek 19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu zituzten ostiral arratsaldean, Bermeoko bi tabernatan eta…
Ertzainek 68 urteko gizon bat atxilotu dute Donostiako udal-barrutian dagoen baserri batean indarra erabiliz bi…
Atzo, ostirala, arratsaldean, Ertzaintzako agenteek 45 urteko gizon bat atxilotu zuten Santurtziko ostalaritzako lokal batean…
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…