Ertzaintzak enpresen edo erakundeen arteko ordainketak eskatzeko mezu elektronikoen bidez egindako iruzur berriez ohartarazi du


24_0437 Ertzaintzak enpresen edo erakundeen arteko ordainketak eskatzeko mezu elektronikoen bidez egindako iruzur berriez ohartarazi du

Ertzaintzak enpresen edo erakundeen arteko ordainketak eskatzeko mezu elektronikoen bidez egindako iruzur berriez ohartarazi du

Prentsa Zerbitzua

2024-08-01

Ertzaintzak Irungo mugapean jaso duen jakinarazpen baten bidez salatu da posta elektronikoaren bidez bidalitako mezu batzuetan igorleak erakunde baten izenean enpresa jakin bati egiteke duen ordainketa bat egiteko eskatu diola. Berez, “Man in the Middle” izenez ezagutzen den iruzurra da. Iruzur horretan ziberdelitugile bat bi solaskideren arteko komunikazioa eteteko gai izaten da, haien arteko informazioa atzemateko. Iruzur-modalitate horrek galera ekonomiko handiak eragin diezaieke enpresei.

Oro har, iruzur horiek wifi sare irekiak edo segurtasun gutxikoak erabiltzen direnean gauzatzen dira, sare lokalak erabiltzeagatik edo nabigatzaileak zaharkituak direlako, eta delitugileak sistemaren ahultasunez baliatzen dira delitua egiteko. Beste kasu batzuetan, erasotzaileek erabiltzailea engainatzea lortzen dute hark malware maltzur bat deskargatzea lortzean.  

           Segurtasun-aholkuak

  • Ahal dela ez konektatu wifi sare irekietara.
  • Saihestu segurtasun-ziurtagiririk ez duten webguneak (URL helbidea ez da HTTPS bidez hasten).
  • Eguneratuta izan sistema eragileak eta nabigatzaileak.
  • Ez fidatu artxiboak irekitzeko, fitxategiak jaisteko edo esteketan sartzeko eskatzen diguten mezu elektronikoez eta ustekabeko mezuez.