Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Amaia Barredo Sailburuak Zeledoni San Miguel balkoian egindako harreran parte hartu du, euskal hiriburuko jaien hasieran, erakundeetako beste ordezkari batzuekin batera, hala nola Maider Etxebarria alkatea, Ramiro González ahaldun nagusia, Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Nerea Melgosa, Susana García eta Javier Hurtado sailburuak.
Barredok jaiak zoriondu dizkie Gasteizko eta Arabako gizarte osoari eta, «bereziki, lehen sektorearekin lotura duten 61 kontzeju edo tokiko erakunde txikiagoek administratiboki antolatutako 63 biztanleguneetan bizi direnei».
Iñaki Kerejazu, San Viator ikastetxeko lehen hezkuntzako maisua, Zeledon berria da, Gorka Ortiz de Urbina´ren ondorengoa. Bere garaian Zeledon Txikiren papera egin zuen eta Zeledoni Posta kaletik San Migelgo balkoira igotzen laguntzen zion Blusen lokarriaren parte ere izan da. Kerejazu Hegotarrak kuadrillako kidea da eta gaur Urbinako txapela jantzi du.
Zeledonen jaitsieraren ondoren, Amaia Barredo eta Nerea Melgosa San Migel elizan ospatu ohi diren Andre Maria Zuriaren Bezperetan izan dira.
Alazne Rubio eta Ioritz Esperanza Edurne eta Zeledon Txiki izango dira bihar Andre Maria Zuriaren jai hauetan. Ioritz Txolintxoko blusa da eta Alazne Gautarrak taldeko neska, Gasteizko koadrilarik gazteenetakoa. Biek 13 urte dituzte.
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…