Donostian atxilotu dute jendea bizi den etxebizitza batean lehenengo solairuko leiho bat hautsi eta lapurreta egiten saiatzeagatik


24_0444 Donostian atxilotu dute jendea bizi den etxebizitza batean lehenengo solairuko leiho bat hautsi eta lapurreta egiten saiatzeagatik

Donostian atxilotu dute jendea bizi den etxebizitza batean lehenengo solairuko leiho bat hautsi eta lapurreta egiten saiatzeagatik

Prentsa zerbitzua

2024-08-05

Ertzainek 25 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, etxebizitza batean indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Etxekoek ezustean harrapatu dute, etxean sartzen saiatzeko pertsiana jaso eta leihoa hautsi duenean.

Gaur, astelehena, goizaldeko 02:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da Donostiako Gros auzoan. Herritarren babeserako patruilek abisu bat jaso dute eta berehala hurbildu dira adierazitako lekura. Dirudienez, gizon bat kaletik lehenengo solairura igo da, eta etxebizitza bateko pertsiana jaso ondoren leihoko kristala hautsi du.

Ertzainek jakin ahal izan dutenez, etxeko bizilagunak zarata handia entzun dutenean esnatu dira, eta haietako batek gizona ezustean harrapatu du. Gizona ezin izan da sartu, eta korrika ihes egin du kaletik.  

Polizia-patruiletako batek ikusi du gaztea sartzen saiatu den etxetik korrika alde egiten, eta identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin du indarra erabiliz etxean lapurreta egiten saiatzea leporatuta.  

Atxilotua Donostiako Ertzain-etxean dago, agintari judizialaren eskuetan jarri bitartean.