Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du uztailaren 21ean Zaldiaranen izandako gertaerekin zerikusia duelakoan


24_0446 Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du uztailaren 21ean Zaldiaranen izandako gertaerekin zerikusia duelakoan

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du uztailaren 21ean Zaldiaranen izandako gertaerekin zerikusia duelakoan

Servicio de prensa

2024-08-07

Atxilotutako agenteari hiru ustezko homizidio-saiakera leporatzen zaizkio.

Gertakariak uztailaren 21ean jazo ziren. Atxilotuak, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek, beti ere berak emandako bertsioaren arabera, hiru gizon atzeman zituen Trebiñuko beren etxebizitzan lapurtzera sartzen. Ihes egin zutenean, agenteak, beti ere bere bertsioaren arabera, furgonetaren matrikula ikusi zuen, eta haren bila atera zen. Zaldiaranen atzeman zituen.  Zerbitzuz kanpo zegoen agenteak orduan emandako bertsioaren arabera bera harrapatzen saiatu ziren eta hainbat tiro egin behar izan zituen ustezko lapurrek bera harrapatzeko saiakera egin zutenean. Gainera, ustezko lapurretako bat zeukan atxikita.

Egindako ikerketen ondoren, Ertzaintzak ebatzi du agenteak emandako bertsioa ez datorrela bat begizko ikuskapenaren bidez lortutako informazioarekin. Froga guztien arabera, agenteak ihes egiten ari zirenean tiro egin zien ibilgailuko bidaiariei, eta baztertu egin dute bera harrapatzen saiatu zirenik. Ebidentzia horien aurrean, Ertzaintzak agentea atxilotu du gaur goizean, ustezko hiru homizidio-saiakera delitu egotzita, izan ere, furgonetan hiru persona zihoazela identifikatu da. Atxilotua epailearen esku jarriko dute datozen orduetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Andoainen droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 46 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Andoainen, substantzia estupefazienteen trafiko-delitu bat egotzita.…

2 horas hace

Bueltan da Parketarrak Donostiako 22 auzotako jolasgune eta plazetara

Urriaren 7tik 25era, familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak emateko Urriaren 7tik 25era izango da…

2 horas hace

Bizkaia lanza una nueva herramienta para detectar y evitar situaciones de violencia en el deporte escolar

La Diputación Foral de Bizkaia arranca la temporada de Deporte Escolar 2024-2025 con el lanzamiento…

2 horas hace

Uno de los detenidos por el incendio de un pub de Gernika con empleados dentro ingresa en prisión

Ayer por la tarde la autoridad judicial decretó el ingreso en el centro penitenciario de…

2 horas hace

La Real Sociedad solicita una reunión con UEFA para que los actos de ayer «sean los últimos»

Los hinchas del Anderlecht rompieron ayer el cristal de protección del Reale Arena y lanzaron…

2 horas hace

Vídeos: Así actuaron los ultras del Anderlecht ayer en Donostia

El partido de fútbol que se celebró ayer en el Reale Arena entre la Real…

2 horas hace