Categorías: albisteak-berriak

Getxo, gizonezko bat atxilotu dute banku-sukurtsal bateko kutxazain automatikoetan eta aparkatutako ibilgailu batean sua eragiteagatik


24_0452 Getxo, gizonezko bat atxilotu dute banku-sukurtsal bateko kutxazain automatikoetan eta aparkatutako ibilgailu batean sua eragiteagatik

Getxo, gizonezko bat atxilotu dute banku-sukurtsal bateko kutxazain automatikoetan eta aparkatutako ibilgailu batean sua eragiteagatik

Prentsa zerbitzua

2024-08-09

Ertzaintzako agenteek 55 urteko gizon bat atxilotu dute Getxon, Areeta auzoko banku-sukurtsal bateko kutxazain automatikoetan nahita piztutako sute baten ondorioz kalteak eragitea egotzita. Inguruan aparkatuta zegoen auto batek ere kalteak izan zituen, modus operandi beraren bidez.

Gertaera uztailaren 28an izan zen, goizean, Getxoko Areeta auzoko banku-sukurtsal batean. Gizon bat lokalera sartu zen eta barruko eta kanpoko bi kutxazaini su eman zien. Ikusitako zantzuen arabera, egileak azukre-poltsatxo batzuk sartu zituen txartelen artekan eta metxeroarekin su eman zien, elementu horietan eta irakurketa-eremuan kalteak eraginez.

Ordu-tarte berean, zonako bizilagun batek pneumatiko bati eta aparkatutako auto baten aurreko hegalari eragiten zien sute bat itzali zuen. Antza denez, norbaitek plastiko batzuk sartu zituen gurpilaren pasabidean, eta hondakin batzuen ondoan azukre-kozkor erreak ere aurkitu zituzten.

Getxoko ertzain-etxeak egindako ikerketei esker, bi gertakarien ustezko egilea identifikatu zuten, eta asteazkenean aurkitu eta atxilotu zuten. Dagokion atestatuaren eginbideak amaitu ondoren, atxilotua Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Andoainen droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 46 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Andoainen, substantzia estupefazienteen trafiko-delitu bat egotzita.…

2 horas hace

Bueltan da Parketarrak Donostiako 22 auzotako jolasgune eta plazetara

Urriaren 7tik 25era, familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak emateko Urriaren 7tik 25era izango da…

2 horas hace

Bizkaia lanza una nueva herramienta para detectar y evitar situaciones de violencia en el deporte escolar

La Diputación Foral de Bizkaia arranca la temporada de Deporte Escolar 2024-2025 con el lanzamiento…

2 horas hace

Uno de los detenidos por el incendio de un pub de Gernika con empleados dentro ingresa en prisión

Ayer por la tarde la autoridad judicial decretó el ingreso en el centro penitenciario de…

2 horas hace

La Real Sociedad solicita una reunión con UEFA para que los actos de ayer «sean los últimos»

Los hinchas del Anderlecht rompieron ayer el cristal de protección del Reale Arena y lanzaron…

2 horas hace

Vídeos: Así actuaron los ultras del Anderlecht ayer en Donostia

El partido de fútbol que se celebró ayer en el Reale Arena entre la Real…

2 horas hace