Categorías: albisteak-berriak

Estropaden Eusko Label Ligako I. Adinberri Bandera Urdaibairentzat

  • Arraunaren Kantauriko elitea Pasaiako badiara itzuli da: Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako azken estropadak 2018an jokatu ziren bertan
  • Nerea Melgosak eta Leandro Azkuek jarraitu dute proba
  • Euskotren Ligan 3 luze eta 2 ziaboga egin dituzte, eta Eusko Label Ligan 6 luze eta 5 ziaboga
  • Arraun Lagunakek irabazi du Gertu Eraikuntzako Bandera

Atzo eguerdian Urdaibai-Bermeo traineruak lortu zuen denboraldi honetan buruan Urdaibai-Bermeo duen Eusko Label Ligako I. Adinberri Bandera. Emakumeen Euskotren Liga – Gertu Eraikuntzak kategorian, irabazlea Arraun Lagunak izan da, eta lidergoan Arraun Lagunak jarraitzen du.

Bo Bizkaia’i traineruak beste 12 puntu poltsikoratu ditu Eusko Label Ligan bero handiko estropada bat irabazi ostean. Bermeo Urdaibaik Eusko Label Ligako lidergoa sendotzen jarraitzen du, gaur ere bera izan baita garailea Pasaia San Pedron. Ezohiko estropada jokatu da: batetik, bero handiei aurre egin behar izan diete arraunlariek, eta, bestetik, 5 ziaboga eta 6 luzeko lanak izan dituzte. Liderrek 20:02.74ko denboran gelditu dute kronoa, bigarren gelditu den Donostiarra baino 5 segundo azkarrago eta hirugarren izan den Orio baino 6 segundo lehenago. Laugarren sailkatua Zierbena izan da, eta 20:19.88ko denbora behar izan du estropada amaitzeko.   Eusko Label Ligako sailkapeneko lehen koskan, 161 puntu ditu Bermeo Urdaibaik; 145 eskuratu ditu Zierbenak, Donostiarrak 128, eta Hondarribiak, berriz, 124.

Neskak: Arraun Lagunakek irabazi du Gertu Eraikuntzako Bandera

Arraun Lagunakek irabazi du Gertu Eraikuntzako Bandera, Pasai Sanpedron. Gaurkoan, bi ziaboga eta hiru luzeko lana osatu behar izan dute arraunlariek eta ‘Lugañene’ traineruak 10:42.40ko denboran amaitu du estropada. Oriotarrak izan dira bigarrenak, liderrak baino 8 segundo gehiago behar izan dituzte; Donostiarrak 12segundoko aldearekin gelditu dute kronoa; eta Tolosaldeak, berriz laugarren amaitu du 10:56.74ko denboran.

Euskotren Ligako sailkapenean aurkariekiko tartea areagotzen jarraitzen du Arraun Lagunakek eta gaurko estropadaren ostean 112 puntu ditu. Tolosaldea bigarren dijoa 84rekin, Oriok 82 ditu eta laugarrenak, Donostiarak, 81.  Gertu Eraikuntzak eta Adinberri banderak duela egun batzuk aurkeztu zituzten Pasaia San Pedroko Arrantzaleen Kofradian Pasaiako alkatea, Adinberri Fundazioaren zuzendaria, Gertu Eraikuntzak enpresaren gerentea eta Sanpedrotarra Arraun Elkartearen lehendakaria bertan zirela.

Rakel San Sebastián Adinberri Fundazioaren zuzendariaren ustez, “arrauna Gipuzkoan oso errotuta dagoen kirola da, gure estrategiak lortu nahi dituen erronkekin bat datorrena”.  Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia berritzailea garatzen du, zahartze osasuntsua bermatzeko berrikuntza-potentziala maximizatzeko helburuarekin.

San Pedroko estropada-eremuak ezaugarri bereziak ditu; izan ere, Euskotren Ligako proban tripulazioek 3 luze eta 2 ziabogatan egiten dute ibilbidea, eta Eusko Label Ligan 6 luze eta 5 ziabogatan.

EUSKO LABEL Pasaia Estropadaren sailkapena

1          BERMEO URDAIBAI          20:02,74                                100.00%              12

2          DONOSTIARRA                 20:07,54        00:04.80        100.39%                11

3          ORIO                               20:08,24        00:05.50      100.45%                  10

4          ZIERBENA                       20:19,88        00:17.14        101.42%                9

5          CR CABO DA CRUZ          20:31,03        00:28.29        102.35%                 8

6          KAIKU                            20:31,74        00:29.00        102.41%                 7

7          ORSA HONDARRIBIA       20:33,62        00:30.88        102.56%                 6

8          GETARIA                        20:35,85        00:33.11         102.75%                5

9          LEKITTARRA                   20:41,78        00:39.04        103.24%                4

10       SAN PEDRO                     20:41,97       00:39.23        103.26%                3

11        ONDARROA                    20:52,82       00:50.08        104.16%                2

12       C.M. BUEU –                    21:17,93        01:15.19        106.25%           1

Pasaia  / Euskotren Liga

1          ARRAUN LAGUNAK          10:42,40                                100.00%        8

2          ORIO ORIALKI                    10:50,22        00:07.82        101.21%        7

3          DONOSTIARRA                  10:54,50        00:12.10        101.88%        6

4          TOLOSALDEA                     10:56,74        00:14.34        102.23%        5

5          HONDARRIBIA                    11:02,00        00:19.60        103.05%        4

6          HIBAIKA                            11:14,54        00:32.14        105.00%         3

7          CR CABO DA CRUZ              11:25,68        00:43.28        106.73%        2

8          SD TIRÁN PEREIRA             11:45,02        01:02.62        109.74%           1

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean” – SPRI

Zerbimek, CNC mekanizazioan (Computer Numerical Control) espezializatutako enpresak, Confebasken eskutik ‘Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren’…

8 horas hace

Cortes de tráfico por las tamborradas de Donostia

El Ayuntamiento de Donostia ha comunicado que el 20 de enero, Día de San Sebastián, se…

8 horas hace

Rescatan en helicóptero a un ciclista accidentado en la zona de las Peñas de Aia

Un ciclista herido tras sufrir un accidente cuando realizaba una travesía de montaña por Peñas…

8 horas hace

Detenido un hombre de 68 años por robar dos veces en la misma vivienda de Donostia

Un hombre de 68 años de edad ha sido detenido por la Ertzaintza, acusado de…

8 horas hace

Seed Capital Bizkaia ha invertido 4,28 millones de euros en proyectos innovadores y de impacto social en 2024

La sociedad adscrita al departamento de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia incrementa…

8 horas hace