EAEko haurren aho-hortzen osasunak hobekuntza esponentziala izan du 1988an egin zen lehenengo ikerketa epidemiologikotik bosgarren eta azken ikerketara, 2023ra artekora (*).
Halaxe egiaztatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egin duen Euskadiko Aho-hortzetako Osasunaren V. Ikerketa Epidemiologikoak. Ikerketa horretan iaz 4.978 eskola-ume aztertu ziren, eta azken 35 urteetako haurren aho-hortzen osasunaren adierazleen bilakaera erakusten du. Laburbilduta:
TXANTXARRA
HORTZOIEN OSASUNA
DENTISTARENGANA JOATEA
LEHENGORATZEKO ARRETA
HORTZAK GARBITZEA
HORTZETAKO FLUOROSIA
(*) Txostena 10 urtean behin egiten da, nahiz eta kasu honetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendaritzak aurrekoa egin zenetik 5 urtera egitea erabaki duen; izan ere, aho-hortzetako zerbitzuen zorroa zabaltzeko planak haurren adin-talde berriak sartzea aurreikusten du, eta horrek hemendik aurrera jarraibide estatistikoak aldatzea dakar.
PADI PROGRAMA
Eusko Jaurlaritzak 1990ean abian jarritako Haurren Aho-Hortzak Zaintzeko Programa Euskadiko aho-hortzetako osasunaren bilakaera positiboa azaltzen duen gakoetako bat da. PADIk urtean 7 urtetik 14 urtera bitarteko 200.000 neska-mutil inguru artatzen ditu dohainik urtean (hortz iraunkorrak), eta, horretarako, Euskadiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialen laguntza du. Asistentzia-dispositiboa Euskadiko 100 udalerritan baino gehiagotan banatuta dauden milaren bat dentistak eta Osakidetzako 24 kontsulta espezializatuk osatzen dute.
Euskadiko Aho-Hortzetako Osasunaren V. Ikerketa Epidemiologikoaren arabera, dentistarengana joan diren 12 urtetik 14 urtera bitarteko eskola-umeen % 86-87k erabili dute PADI programa. Datu horrek garrantzi berezia du kontuan hartzen badugu 35 urte hauetan bata bestearen atzetik egindako txostenek egiaztatzen dutela hainbat determinatzailek, hala nola sexuak, maila sozialak, okupazionalak, gurasoen jatorriak, bizilekuko populazioaren tamainak edo hortzak garbitzeko maiztasunak zerikusia dutela txantxarraren batez besteko eragin-indizeekin.
PADIk artatzen dituen hortz iraunkorrez gainera, Osakidetzaren asmoa da aurtengo udazkenean sartzea 0 urtetik 6 urtera bitarteko haurrak (lehenengo hortzak edo esne-hortzak) bere zerbitzuen zorroan. Haurtzaro goiztiarrean esku-hartze minimoaren printzipioa ezartzen denez, ondorengo adinetan baino ekintza sinple eta ez hain traumatikoak eginez, arreta hori osasun-zentroetako hortz-kontsultetan bakarrik emango da, eta Osakidetzako 13 Erakunde Sanitario Integratuetako hortz-unitate guztiek eskainiko dute, beraz, zerbitzu hori.
Iaz Euskal Osasun Sistema kolektibo berriak sartzen joan zen aho-hortzetako osasun-zerbitzuen zorro berrian: 2023ko urtarriletik, hortz iraunkorrak arriskuan dituzten edo txantxarra zuten 5-6 urteko haurrei PADI programako jarduerak ezartzen zaizkie Osakidetzako hortz-unitateen; maiatzean haurdunaldirako prebentzio-jardueren hedapena osatu zen; eta onkologiako pazienteentzako hortz-prestazioak, berriz, aurretik aplikatzen ziren Euskal Osasun Zerbitzuaren kontsulta publikoetan.
Zerbimek, CNC mekanizazioan (Computer Numerical Control) espezializatutako enpresak, Confebasken eskutik ‘Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren’…
El Ayuntamiento de Donostia ha comunicado que el 20 de enero, Día de San Sebastián, se…
Un ciclista herido tras sufrir un accidente cuando realizaba una travesía de montaña por Peñas…
El Ayuntamiento de Bilbao presentará este año en Fitur, que se celebrará del 22 al…
Un hombre de 68 años de edad ha sido detenido por la Ertzaintza, acusado de…
La sociedad adscrita al departamento de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia incrementa…