Categorías: albisteak-berriak

Zabalik dago ‘Oroimenaren Bidea’ bisitaldi antzeztuetarako izena emateko epea

Iraileko hiru larunbatetan eta urriko lehen larunbatean izango dira. Doakoak dira, baina izena eman beharra dago

Aurten ere, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak programa hau jarri du abian, altxamendu militar frankistan gure hirian gertatutakoaren berri emateko.

Cristina Lagé Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, «Gerra zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka sufritu zituzten pertsona guztiei egindako omenaldi bat dira bisitak, eta gure historian kapitulu triste baten protatonista izan ziren lekuak eta pertsonaiak gogoan izaten lagunduko digute

Hala, bi antzezlek (emakume bat eta gizon bat) garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dizkigute; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.

Ibilbide dramatizatuari buruzko informazioa

Ibilbidea doakoa da, Easo plazan hasiko da eta, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea eta Okendo plaza bisitatu ostean, Zurriolako zubiaren inguruan amaituko da. Bisitak irailaren 7an, 14an eta 28an egingo dira eta urriaren 5ean, denak larunbatez. Egunean bi saio izango dira, bata 12:00etan eta bestea 18:00etan. Irailaren 7an eta urriaren 5ean ibilbidea euskaraz izango da, eta irailaren 14an eta 28an, gaztelaniaz.

Ibilbide hori Easo plazako kioskotik abiatuko da, eta ordubete eta 30 minutu iraungo du. Funtzio bakoitzean, 20 lagunek parte hartu ahal izango dute, eta izena ematea nahitaezkoa izango da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean” – SPRI

Zerbimek, CNC mekanizazioan (Computer Numerical Control) espezializatutako enpresak, Confebasken eskutik ‘Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren’…

12 horas hace

Cortes de tráfico por las tamborradas de Donostia

El Ayuntamiento de Donostia ha comunicado que el 20 de enero, Día de San Sebastián, se…

12 horas hace

Rescatan en helicóptero a un ciclista accidentado en la zona de las Peñas de Aia

Un ciclista herido tras sufrir un accidente cuando realizaba una travesía de montaña por Peñas…

12 horas hace

Detenido un hombre de 68 años por robar dos veces en la misma vivienda de Donostia

Un hombre de 68 años de edad ha sido detenido por la Ertzaintza, acusado de…

12 horas hace

Seed Capital Bizkaia ha invertido 4,28 millones de euros en proyectos innovadores y de impacto social en 2024

La sociedad adscrita al departamento de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia incrementa…

12 horas hace