Gizon bat atxilotu dute bikotekidea labanaz erasotzen saiatzeagatik eta alabak mehatxatzeagatik


24_0465 Gizon bat atxilotu dute bikotekidea labanaz erasotzen saiatzeagatik eta alabak mehatxatzeagatik

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea labanaz erasotzen saiatzeagatik eta alabak mehatxatzeagatik

Servicio de prensa

2024-08-18

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Donostiako Loiola auzoko etxebizitza batean bikotekideari labanaz eraso egiten saiatzea eta bi alabak mehatxatzea egotzita. Biktimak Ertzaintzari ohartaraztea lortu zuen eta etxera joan ziren. Ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten, gaur egun baja medikoarekin zegoen ertzain bat.

Ustezko erasotzailea genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako delitu bat egotzita atxilotu zuten; izan ere, bikotekideari aizto batekin eraso egiten saiatu zen, eta adin txikiko bi alabei kalte egiteko mehatxua egin zuen. Gertakaria atzo, larunbata, goizaldeko ordu bietan izan zen, Donostiako Loiola auzoko etxebizitza batean.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko polizia-eginbideak egiteko, eta amaitutakoan epailearen esku utzi zuten. Ondoren, aske geratu zen kautelazko neurriekin eta agintari judizialak eskatzen dionean pertsonatzeko betebeharrarekin.