Bretxa inguruko urbanizaioaren lanen esleipena, Kontxako baranda, instalazio fotovoltaikoak
Tokiko Gobernu Batzarrak Bretxako eremuaren urbanizazio osagarriaren proiektuko obren esleipena onartu du. Urbycolan enpresa izango da obra egiteaz arduratuko den enpresa. Esleipen prezioa 546.339 eurokoa izan da, eta enpresak 12 astetako epea izango du obrak egiteko.
Obrak egikaritze subsidiarioaren bidez egingo dira, eta Iñigo kalean, Aldamar kalean, San Juan kalean eta Bretxa plazaren inguruan izango dituzte eraginak. Egingo diren lanak segidakoak dira:
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Caldereria Pasajes enpresari esleitzea Kontxako barandako tarteen zatiketa egiteko kontratua. Esleipen prezioa, 52.016 eurokoa izan da, eta enpresak zortzi asteko epea izango du behar diren lanak egiteko.
Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera eman dio autokontsumorako hiru eguzki-instalazio fotovoltaoiko kolektibo instalatzeko, legeztatzeko eta martxan jarrtzeko proiektuan aurreikusitako obrak kontratatzeko espedienteari. Proiektuan aurreikusten diren instalazioak Ikasbide ikastetxean, Orixe Zuloagan eta Zurriola Maritimo eraikinetan jarriko dira.
Esleipenaren aurrekontua 139.860 euro dira eta hiru sortatan banatuta dago, eraikin bakoitzarentzat bat. Sorta bakoitzan aurreikusitako lanak egiteko epea 8 hilabetetakoa izango da.
25_0038 Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz etxebizitza batean lapurreta egiteagatik Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz…
Auziker Bizkaiko enpresa bat da, txakur detektatzaileen potentziala maximizatzen duena, auzitegi, osasun eta biodetekzioko eremuan…
Hegoaldeko trenbide-saihesbidearen trazadura Gorostizan lurperatzea, hori da, hain zuzen ere, Barakaldoko Udalaren helburua. Izan ere,…
SPRI Taldearen baitako Invest in Basque Country arloaren zeregina da Euskadin zuzeneko atzerriko inbertsioak erakartzea…
Udal liburutegien sareak liburuak mailegatzeko zerbitzu berri bat eskaintzen du gaurtik aurrera, Barakaldoko liburutegien artean…
167 helduen danborrada eta 49 haur danborrada izan dira normaltasunez igaro den eguneko protagonista nagusiak…