Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Lagunkoia Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren edizio berria aurkeztu du

Euskadi Lagunkoia sarea 83 udalerrik osatzen dute: 36 Bizkaikoak dira, 26 Gipuzkoakoak eta 21 Arabakoak

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Euskadi Lagunkoia Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren edizio berriaren deialdia egin du, eta deialdi horren oinarriak biharko, hilaren 21eko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Sari honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoentzako ingurune ahalbidetzaileak sortzeko berrikuntza eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren jardunbide egokiak balioestea.

Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren lehenengo edizioa 2019an egin zen, eta ordutik urtero arautu eta deitu izan da. Interes nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde, organismo eta pertsonek lagunkoitasunaren esparruan egiten dituzten ahaleginak sustatzea, balioestea eta aitortzea da.

Lagunkoitasuna zahartze aktiboa sustatzen duten hiri-ingurune integratzaile eta irisgarriak sortzen saiatzen den faktorea da, eta adineko pertsona guztien osasun-, partaidetza- eta segurtasun-aukerak optimizatzen ditu, era horretan, bizitza sozialeko alor guztietan parte har dezaten sustatuz.

Euskadi Lagunkoia Sustraietatik proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, adinekoek eta, oro har, herritarrek parte hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruneak hobetzeko, zahartu ahala pertsona guztiek euren bizimodua egiten jarrai dezaten. Euskadi Lagunkoia sarea sare horretara atxikita dauden 83 udalerrik osatzen dute, eta horietatik 36 Bizkaikoak dira, 26 Gipuzkoakoak eta 21 Arabakoak.

Aurtengo saria 2024ko Lagunkoia Erronka (Bakardade-egoerei heltzea) lantzen duten ekimenei zuzenduta dago, eta saria 3.000 eurokoa izango da.

2023ko edizioan Lekeitio Lagunkoiak proposatutako Lekitto Bedarra Ortularien Taldearen ‘Lagunak egiten ortuak’ proiektuak jaso zuen saria. Hiri-baratze komunitarioko proiektu horrek lagunkoitasuna sustatzen du, besteak beste honako alderdi hauek bultzatuz: adineko herritarren parte-hartzea, nahi ez den bakardadearen aurkako ekimenak sustatzea; belaunaldi desberdinen arteko harremanak eta elkarrizketak ezartzea; Auzolan espiritua bultzatzea; eta elkartasuna sustatzea, garaian garaiko barazkiak hilero landatuta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean” – SPRI

Zerbimek, CNC mekanizazioan (Computer Numerical Control) espezializatutako enpresak, Confebasken eskutik ‘Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren’…

17 horas hace

Cortes de tráfico por las tamborradas de Donostia

El Ayuntamiento de Donostia ha comunicado que el 20 de enero, Día de San Sebastián, se…

17 horas hace

Rescatan en helicóptero a un ciclista accidentado en la zona de las Peñas de Aia

Un ciclista herido tras sufrir un accidente cuando realizaba una travesía de montaña por Peñas…

17 horas hace

Detenido un hombre de 68 años por robar dos veces en la misma vivienda de Donostia

Un hombre de 68 años de edad ha sido detenido por la Ertzaintza, acusado de…

17 horas hace

Seed Capital Bizkaia ha invertido 4,28 millones de euros en proyectos innovadores y de impacto social en 2024

La sociedad adscrita al departamento de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia incrementa…

17 horas hace