Hondarriko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak zortzigarren aldiz Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, merkatal dendei begira. Izena emateko epea irekita egongo da abuztuaren 27ra arte Udalaren Biztanleen Arreta Zerbitzu (BAZ) bulegoan eta www.hondarribia.eus gunean.
Lehiaketaren helburua merkataritza herriko biziaren partaide egitea da, eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio.
Erakusleihoen apainketak abuztuaren 28tik irailaren 11ra egon behar du, eta parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.
Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.
Lehiaketaren oinarriak www.hondarribia.eus webgunean eskuratu daitezke.
25_0038 Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz etxebizitza batean lapurreta egiteagatik Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz…
Auziker Bizkaiko enpresa bat da, txakur detektatzaileen potentziala maximizatzen duena, auzitegi, osasun eta biodetekzioko eremuan…
Hegoaldeko trenbide-saihesbidearen trazadura Gorostizan lurperatzea, hori da, hain zuzen ere, Barakaldoko Udalaren helburua. Izan ere,…
SPRI Taldearen baitako Invest in Basque Country arloaren zeregina da Euskadin zuzeneko atzerriko inbertsioak erakartzea…
Udal liburutegien sareak liburuak mailegatzeko zerbitzu berri bat eskaintzen du gaurtik aurrera, Barakaldoko liburutegien artean…
167 helduen danborrada eta 49 haur danborrada izan dira normaltasunez igaro den eguneko protagonista nagusiak…