Laudio, bi atxilotu ibilgailu bat lapurtu eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik


24_0470 Laudio, bi atxilotu ibilgailu bat lapurtu eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik

Laudio, bi atxilotu ibilgailu bat lapurtu eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-08-21

Ertzaintzak 18 eta 21 urteko bi gizon atxilotu ditu Laudion, aurreko egunean Gasteizen ibilgailu bat lapurtzea egotzita. Gainera, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik ikertzen ari dira gidaria, ez baitzuen gidabaimenik.

Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen atzo Laudion, aurreko egunean Gasteizen lapurtutako ibilgailu bat gidatzen harrapatu ondoren.

Bi bidaiariak identifikatu zituztenean, agenteek egiaztatu zuten gidariak ez zuela gidabaimenik, eta, beraz, bide-segurtasunaren aurkako bigarren delitu batengatik ere ikertzen ari dira.

Bestalde, autoaren miaketan bi arma zuri aurkitu zituzten, ibilgailuak lapurtzeko erabil zitekeen tresna eta zartarazi gabeko kartutxoak. Gainera, bi susmagarriek zenbait gramo droga zeramatzaten, ustez marihuana.

Atxilotuak, 18 eta 21 urtekoak, ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideak egiteko, eta epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan.