Urtean 1.200 paziente inguru artatzen dituen unitate horrek dagoeneko arreta indibidualizatua ahalbidetzen du gune guztietan
Santa Marina Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua goitik behera berritu zen 2019an, eta gaur egun arreta asistentzialerako bi gune ditu: banakako 12 box dituen osasun-azterketetarako gunea eta Egonaldi Laburreko Unitatea (ELU). Udako hilabete hauetan egindako obrarekin, Egonaldi Laburreko Unitatea handitu egin da, eta banakako 8 box (lehen 5 zituen) eta 200 metro koadro inguruko azalera ditu.
Santa Marina Ospitaleko larrialdietako unitateak urtean 7.125 pertsonari baino gehiagori ematen die zerbitzua, eta horietako 1.200 Egonaldi Laburreko Unitatean artatzen dira. Paziente horien % 65i euren ohiko ingurunera ematen zaie alta segurtasun-baldintzetan, beharrezkoak ez diren ospitaleratzeak saihestuz, eta hori mesedegarria da bai pazienteentzat bai haien familientzat.
ELUko egonaldia gehienez 72 ordukoa da, eta diziplina anitzeko profesional taldeetan oinarritutako arreta eskaintzen da bertan, arreta integrala emanez eta Zerbitzuaren egitura adineko pazienteen beharretara egokituz, hobeto zainduta sentitu daitezen, euren beharretara moldatutako giro atseginagoan. 8 boxetan erlojuak eta telebistak daude desorientazioa saihesteko, eta euste mekanikoak kendu egin dira.
ZERBITZU MONOGRAFIKOA BIZTANLERA GERIATRIKOARENTZAT
Santa Marinak biztanleria geriatrikoarentzako larrialdietako zerbitzu monografikoa du, Estatuko bakarra. Bizkaiko paziente kronikoei eta patologia anitzak dituztenei edo zainketa aringarriak behar dituztenei ematen die arreta. Batez besteko adina 86 urte da, eta azken 3 urteetan bikoiztu egin da bertan artatzen diren eta egoitzetan instituzionalizatuta dauden pazienteen kopurua, eta 1.100 izatetik 2.300 izatera igaro dira, ospitalea Bizkaiko eremu soziosanitarioko erreferente gisa posizionatu izanaren ondorioz.
ASISTENTZIA HUMANIZATUA
Sortu zenetik, Zerbitzuaren ezaugarria izan da arreta humanizatua eta gertukoa ematea, banakako asistentzia bermatzen duena eta pazienteak aurretik zuen autonomia mantentzen laguntzen duena, ospitaleratze konbentzionalen konplikazioak saihestuz. Gainera, larrialdi-zerbitzuan dagoen bitartean, pazientea hasieratik beti senide batek edo zaintzaile batek lagunduta egon daiteke.
25_0038 Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz etxebizitza batean lapurreta egiteagatik Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz…
Auziker Bizkaiko enpresa bat da, txakur detektatzaileen potentziala maximizatzen duena, auzitegi, osasun eta biodetekzioko eremuan…
Hegoaldeko trenbide-saihesbidearen trazadura Gorostizan lurperatzea, hori da, hain zuzen ere, Barakaldoko Udalaren helburua. Izan ere,…
SPRI Taldearen baitako Invest in Basque Country arloaren zeregina da Euskadin zuzeneko atzerriko inbertsioak erakartzea…
Udal liburutegien sareak liburuak mailegatzeko zerbitzu berri bat eskaintzen du gaurtik aurrera, Barakaldoko liburutegien artean…
167 helduen danborrada eta 49 haur danborrada izan dira normaltasunez igaro den eguneko protagonista nagusiak…