Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute Arratzua-Ubarrundia inguruan, mendiko bizikletatik erorita


24_0471 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute Arratzua-Ubarrundia inguruan, mendiko bizikletatik erorita

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute Arratzua-Ubarrundia inguruan, mendiko bizikletatik erorita

Prentsa Zerbitzua

2024-08-22

44 urteko gizon bat erori egin da bizikletan zihoala Landatik gertu. Istripua izan duen txirrindularia Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu behar izan du eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Eguerdiko hamabi eta erdiak pasata, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek abisu bat jaso dute, ohartaraziz pertsona bat bizikletatik erori dela, Arratzua-Ubarrundia inguruan mendi-ibilbide bat egiten ari zela, eta osasun-laguntza behar zuela.

Suhiltzaileak, osasun-langileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu dira, eta biktima artatu dute. Biktimak hainbat traumatismo zituen istripuaren ondorioz. Azkenik, 44 urteko zauritua Gasteizko gune batera eraman dute, bertan anbulantzia bat zain zegoen eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.