Categorías: albisteak-berriak

Mendeurren borobila izango du Zarauzko Euskal Jaiak

Hori dela eta, Udalak, herriko beste hainbat eragilerekin batera, egitarau berezia osatu du egun hauetarako. Joan den urteko Euskal Jaiak amaitu bezain laster, Udala mendeurreneko egitaraua osatzeko lanean jarri zen eta, urtean zehar, hainbat lehiaketa eta ekimen martxan jarri ditu, iraileko lehen aste honetan, zarauztarren gozagarri izango diren egitasmoak antolatzeko.

“100 urte hauetan ehundaka talde eta herritarrek hartu duzue parte zarauztarrok hain kuttuna dugun Euskal Jaiaren antolakuntzan, eta egitasmo ugari eta askotarikoak antolatu izan dira Zarauzko festa herrikoi handi hau bultzatzeko eta indartzeko. Eskerrik asko guztioi, bihotz-bihotzez!”, eskertu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Urtero gogo biziz hartzen ditugu gure Euskal Jaiak, baina aurtengoa, mendeurrena izanik, ilusioz beterik biziko ditugu”.

“Euskal Jaia bizitzeko mila modu daude, bakoitzak berea, baina festa errespetuz eta arduraz disfrutatzea eskatzen dizuet, Zarautzen ez dugulako inolako jazarpenik edo erasorik onartzen”, gehitu du Txurrukak. “Euskaltzaletasunaren eta zarauztartasunaren sugarra bizirik mantendu duen Euskal Jaiaren mendeurrena giro jator eta alaian bizi eta ospatzea opa dizuet”.

Hain zuzen ere, 100 urte hauetako ibilbidea ezagutu eta aitortzeko, bi erakusketa antolatu dira. Abuztuaren 29tik irailaren 22ra, Merkatu Plazako lehen solairuan, ‘Euskal Jaiak 100 urte’ erakusketa ikusgai izango da. Bertan, Euskal Jaien sorrerako eta lehen urteetako argazki, irudi eta dokumentuak egongo dira ikusgai. Honekin batera, Zuazobidek azken urte hauetan sorturiko karrozen maketez eta irudiez gozatu ahal izango da.

Bestalde, abuztuaren 26tik irailaren 9ra, Euskal Jantzi tradizionalen erakusketa ikusteko aukera izango da herriko dendetako erakusleihoetan. Bi erakusketa hauen inguruko informazio gehigarria izango duten eskuorri eta liburuxka bereziak argitaratuko dira eta Turismo Bulegoan, Sanz Enea liburutegian zein erakusketan parte hartzen duten establezimenduetan eta Merkatu Plazako lehen solairuan egongo dira eskuragarri.

Karroza lehiaketa

Jai hauen historian hain bereizgarriak izan diren karrozak protagonismo berezia izango dute aurten. Euskal Jai egunean, irailaren 9an, Musika Plazan ikusgai izango dira, eguerdian, Udalak antolaturiko lehiaketaren bitartez sustaturiko karrozak. Uda hasieran, lehiaketa bat deitu zen Euskal Jaietarako karrozen diseinuak eta ideiak aukeratzeko eta bertatik aukeratu ziren lau diseinuak gauzatzen izan dira garaileak ordutik: Jose Maria Zuazobide, Jose Luis Lasa, Iñigo Arrillaga eta Juan Antonio Mendizabal.

Berezitasun bezala, aurten, irailaren 8an, ‘Mendeurrenaren brindisa’ egingo da Lege Zaharren enparantzan. Bertan, parrilla herrikoia eta sagardo eta txakolin dastaketa izango dira.

Beti bezala, Euskal Jaien baitan hainbat txapelketa lehiatuko dira, hala nola,  Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Saria (kanporaketak abuztuaren 29an eta 30an eta finala irailaren 6an), XXXVI. Aurresku Txapelketa (irailak 7), Helduen Binakako Dantza Txapelketa (irailak 2), Bikote Gazteen Dantza Txapelketa (irailak 5) edota Trikitilari Gazteen XLIV. Txapelketa (irailak 4).

Aurten, irailaren 2tik 6ra fandango eta arin-arin ikastaroa eskainiko da Frontoi Txikin, Jon Alkain eta Alaitz Garciaren eskutik eta Zarautz TRIKek lagunduta. Saioak arratsaldeko 17:30ean izango dira eta ez da aurrez izenik eman beharko, nahi da saioetan bertan azaltzea.

Gainontzean, mendeurreneko Euskal Jai hauetan ez da faltako urtez-urte gure jai hauek bereizgarri egiten dituzten musika eta dantza ekitaldiak. Egun hauetan zehar festetan murgiltzeko hamaika ekitaldi izango dira: kalejirak, erromeriak, karaokeak, dantza emanaldiak, plaza-dantzak…

Egitaraua eta gainontzeko eskuorriak ostiraletik aurrera egongo dira eskuragarri Turismo Bulegoan eta Sanz Enea liburutegian.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Gorlizko etxe batean lapurreta egiteagatik, eta hirugarren bat lapurtutako objektuak errezibitzeagatik

24_0538 Bi atxilotu Gorlizko etxe batean lapurreta egiteagatik, eta hirugarren bat lapurtutako objektuak errezibitzeagatik Bi…

8 horas hace

Espetxean sartu dute Arrasateko eta Orioko hiru estankotan beldurra erabiliz lapurreta egin zuen gizona

Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den larunbatean Orion, bertako taberna batean pertsona…

11 horas hace

Donostiako Plan Orokor berrirako parte hartze prozesua hasi da

Dokumentuaren aurrerakinak hainbat proposamen egiten ditu eta hiriko planeamendua sei eremutan banatzen du Donostiako Hiri…

11 horas hace

Urriak 1, Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna

Donostiak adinekoen papera eta hiriko bizitzari egiten dioten ekarpena ospatzen ditu. Urriaren 1 honetan, Donostian,…

11 horas hace

HiTZ zentroaren Latxari buruzko lanak nazioarteko saria jaso du, euskarak ikerkuntzan duen pisua handituz

Association for Computational Linguistics hizkuntzaren teknologiari buruzko elkarte zientifiko nagusia da. Bere kongresua gai honetan…

11 horas hace

Hondartza denboraldia lasaia izan da eta okupazio-maila ertain-altua izan da

Denboraldiaren amaieran, txakurrak hiriko hondartzetara sar daitezke, maiatzaren 31ra arte. Donostiako hondartza-denboraldia amaitu da. Denboraldiaren…

11 horas hace