Categorías: albisteak-berriak

2024ko Aste Nagusia erdialdera iritsi da Juan Mari Aburto alkateak Bilboko gizarteari eskaini ohi dion harrerarekin

  • Erakundeen ordezkariak, konpartsetako kideak, merkataritza eta ostalaritza arlokoak, antzerki eta ikuskizunen munduko konpainiak, kultura nahiz enpresa erakundeak eta Bilboko Ospetsuak eta Enbaxadoreak egon dira, besteak beste, Udaletxeko Arabiar Aretoan 200 pertsona baino gehiago bildu dituen ekitaldi informal honetan.
  • ARGAZKI GALERIA
  • Arantza Matías eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea izan dira Aste Nagusiarekiko konpromisoagatik nabarmendutako pertsona eta erakundeei urtero eskaini ohi zaien omenaldi xumearen aurtengo protagonistak.

2024ko Aste Nagusia erdialdera iritsi da Juan Mari Aburto Alkateak, Udal Korporazioarekin batera, Bilboko jaietako bederatzi egunetan eta hamar gauetan dena ondo atera dadin etengabe lanean diharduten pertsona, enpresa, entitate eta elkarteen aitorpenez eta esker onez eskaini ohi duen harrera ofizialarekin.

Urtero bezala, Juan Mari Aburto Alkatea pozik agertu da 2024ko Aste Nagusian oro har dagoen giro bikainagatik, “izan ere, honek argi islatzen du herri atsegina, dibertigarria, solidarioa eta errespetuzkoa garela”. Aurten abiarazitako Errespetu Nagusia leloari helduta, Alkateak argi utzi du “Bilbon soberan daudela tontoak, ukitzezaleak, erasotzaileak, zalapartariak eta lapurrak; eta horien guztien bila jarraituko dugu, atsedenik gabe”.

Era berean, Alkateak antzekotasunak aurkitu ditu Bilboko egun hauetako jai giroaren eta apirilean Athletic Clubek Kopako finalean lortutako garaipena historikoaren ospakizunaren artean. “Egunotan hainbeste jende etortzen zaigu, ezen Gabarra eta Athletic Txapeldunaren harrerari ere irabaziko diogu”, adierazi du.

Erakundeen ordezkariak, konpartsetako kideak, merkataritza eta ostalaritza arlokoak, antzerkiko eta oro har ikuskizunen munduko aurpegi ezagunak, kultura nahiz enpresa erakundeen ordezkariak, Bilboko Ospetsuak eta Enbaxadoreak eta Udaleko langileak egon dira, besteak beste, Udaletxean 200 pertsona baino gehiago bildu dituen ekitaldi jendetsu eta informal honetan, eta Aste Nagusiaren 44. edizio honetako Pregoilariak eta Txupinerak –Itziar Ituño eta Nagore Ugarte– ohorezko lekua izan dute bertan.

ARANTZA MATÍAS-I ETA ZAZPI KALEETAKO MERKATARIEI OMENALDIA

Aburto Alkateak Aste Nagusiaren erdi-erdian Bilboko gizarteari egin ohi dion harreran, omenaldi xumea egin zaio berriz ere Bilboko espiritu jaizalearekin modu berezian lotuta dagoen pertsona edo erakunderen bati. Aurten, omenaldiko protagonistak izan dira Arantza Matías, Posta kaleko Rafael Matías Tejidos saltoki historikoaren arduraduna, eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea, hauexek arduratzen baitira urtez urte Aste Nagusiko Pregoilari eta Txupineraren trajeak egiteko ehunak erosteaz eta trajeak berak egiteaz.

Arantza Matías Bilbon jaio zen 1969an, Rafa Matíasek eta Chelo Gurreak izan zituzten lau seme-alabetatik bigarrena da, eta 1957an ireki eta egun Allende Salazar Jauregian –Zazpi Kaleetako eraikinik bereizgarrienetakoa– kokatuta dagoen ehunen negozioan diharduen bakarra. Arantza Matíasek egun Bilbao Centro delakoaren barruan dagoen Indautxuko Merkatarien Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta Bilbao Dendak elkarteko presidentea izan zen 2007tik 2009ra bitartean. 2020an, Bilboko Ospetsu izendatu zuten “Bilbon tokiko eta familiako merkataritzan duen dedikazio eta defentsa nekaezinagatik”.

Harekin batera omendu dute gaur Udaletxean Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea, eta honen izenean ekitaldian parte hartu duen Luis Albiol presidenteak gogora ekarri du elkartea 1969an sortu zela Arantzaren aita Rafael Matíasen ekimenez, eta hau elkarteko presidentea ere izan zela 1974tik 1978ra bitartean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

‘Navarra Canta- Nafarroa Kantari’ ekitaldiak Autonomia Erkidego ezberdinetako Nafar-etxeetan barrena hasiko du bere ibilbidea

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…

57 mins hace

Langile bat zauritu da Gorostizako kanpoko igerilekua garbitzen ari zela

Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…

57 mins hace

Zu Bai Artista talentu lehiaketan 67 lagunek parte hartuko dute

Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…

57 mins hace

San Josék Gernikan adierazi duenez, gizarte demokratiko sendo bat eraikitzeko modurik onena “berriro gertatzea nahi ez duguna gogoratzea” da

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…

57 mins hace

Amaia Barredok Arabako elkarte gastronomikoak zoriondu ditu

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…

57 mins hace

Eusko Jaurlaritzak NBEk «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua» antolatutako ekitaldian parte hartu du

Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu…

57 mins hace